2023-02-01 Kultura · Cultura

Larunbatean ospatuko da Agate Deuna

Agate Deuna egunaren bezperanizanen da Barañainen ospakizun tradizional honen jaia.

Argazkia: Plazaberri.

Euskal Herriko toki askotan ospatzen da Agate Deuna (Santa Ageda) egunaren bezperan jai herrikoi tradizionala, Katalinako Agataren omenez. Egunean bertan edo bezperan, herri askotan kopla zaharrak kantatzeko ohitura dago, egurrezko makilekin lurra joaz erritmoa markatzeko, batzuetan diru edo janari eskean eta jantzi tradizionalekin eguna iluntzen denean.

 

Barañainen ere urtero ospatzen da Agate Deuna, eta aurten Jai Batzordeak, Akelamendi eta Txalaparta elkarteek, Alaitz Ikastetxeko guraso elkarteak eta Udalak elkarlanean egitarau oso bat aprestatu dute.

 

Egitarauak jasotzen duenez, goizean Kalejira eta bermuta abiatuko da Ezpelur txistulariekin Karrape tabernatik. Ostean Txistorrada izanen da Txalaparta elkartean eta jarraian bazkari herrikoia Alaitz Ikastexeko jantokian. Bazkalostean haurrentzako jolasak izanen dira txikienentzako, helduek bazkaloste musikatuaz gozatzen duten bitartean. Eguna iluntzen denean abiatuko dira Agate Deuna koruak, Barañaingo Abesbatza eta Barañain Kantuzek lagunduta eta, egunari amaiera emateko, txistorrada bat egonen da Akelamendi tabernan.

 

Opakizunaren jatorria.

 

Tradizioak dionenez, Quinciano gobernadoreak berarekin ezkondu arteko onik ez omen zuen, baina Agatak nahi ez eta mendeku gisa kartzelatu zuen. Bularrak moztu eta hil arteko torturak sufritu izan zituen. Dirudienez, festa honek ere zerikusia dauka inauteriekin eta garaiko kimatze errituekin. Neguko solstizioaa pasata, eguna luzatzen hasten denean, zuhaitz adarrak kimu berritzen hasten dira eta orduantxe izaten da zuhaitz adarrak kimatu edo inausteko garaia. Hala, naturaren esnatzea ospakizun bihurturik, mutilak kopla kantari ibiltzen ziren etxerik etxe janari eske, eta ondoren, bildutakoarekin, mutil eta neska denek batera afaltzen zuten garai batean.

Itzulpena > Traducción

Este sábado tendrá lugar la celebración de Santa Agueda

Diseño y desarrollo Tantatic