2015-11-05 Kultura · Cultura

«Lan helduagoa da Lokatzetako Igela»

Bihar, ostirala, aurkeztuko du Nekez taldeak Lokatzetako Igela diska berria eta azaroaren 13an hasiko dute kontzertu bira.

Azaroaren 13an eginen dute aurkezpen kontzertua Lizarran. Argazkia: Nekez

Lokatzetako Igela da Iruñerriko Nekez taldearen diska berria. Eder Gonzalez Barañaingo taldekideak adierazi duen bezala, azken diska honetan musika eta estilo berriak lortzen saiatu dira. «Uste dugu lan helduago eta landuagoa dela honako hau, musikan bide gogorrago eta metaleroago bat bilatuz. Horretaz gain, ahotsetan melodia amerikarrak eta abesti indartsuak eta zuzenak sartu ditugu».

11 abesti biltzen ditu diska berriak eta izenburuari ematen dion abestia da Lokatzetako Igela. «Lokatzan dagoen igela da, eta nahiz eta momentu zail batean aurkitu, lokatzetik ateratzeko eta aske izateko borrokatzen du igelak», azaldu du Gonzalezek. Palestina, politika eta eskubideak, Eduardo Galeanoren ikuspuntua, Euskal Herria eta gaur eguneko bizitzaren gaiak jorratzen dituzte gainerako abestietan. «Batzuk abiadura handikoak dira, beste batzuk melankolikoagoak, baina taldearen indarra eta pasioa sumatzen dira guztietan».

Horretaz gain, Gonzalezek jakinarazi du diska Barañaingo Akelamendi tabernan egonen dela salgai. Maiatza eta ekaina bitartean grabatu zuten diska Altsasuko Itxura Estudioetan, eta duela aste batzuk aurkeztutako bideoklipa Barañaingo Auditorioan egin zuten. Diskaren diseinuaz Andoni Asenjo (WEI Arts) barañaindarra arduratu da.

Hurrengo kontzertuak

Azaroaren 13an hasiko dute Nekez taldekoek aurkezpen bira Lizarrako Katxetas tabernan, eta dagoeneko beste data batzuk itxita dituzte: abenduaren 18an Leitzan izanen dira eta abenduaren 19an Txantreako Akelarre tabernan. Heldu den urteko urtarrilaren 15ean Gazteizko gaztetxean ariko dira, eta hilaren 23an Iruñeko Zentral aretoan.

 

Itzulpena > Traducción

Nekez presenta su nuevo disco Lokatzetako Igela

Mañana viernes Nekez presentará su nuevo disco titulado Lokatzetako Igela. Dos de los integrantes del grupo son de Barañain, y según ha explicado Eder Gonzalez, el nuevo álbum es un trabajo «mucho mas serio». «Hemos seguido un camino más duro y metalero. Además, hemos añadido melodías americanas a las voces», admite. El nuevo disco está compuesto por 11 canciones en las que tratan diferentes temas tales como Euskal Herria, Palestina, política, el punto de vista de Galeano y la vida misma. La canción que da título al disco es Lokatzetako Igela. «Aunque la rana esté pasando un mal momento y esté en el barro, no para de luchar para ser libre», explica Gonzalez.

Comenzarán con la gira el próximo 13 de noviembre en el bar Katxetas de Estella, y ya tienen otras cuatro fechas confirmadas: estarán en Leiza el 18 de diciembre, en el bar Akelarre de la Txantrea el 19 de diciembre y en enero del próximo año en el gaztetxe de Gasteiz y en Zentral Aretoa de Iruñea.

Multimedia

NEKEZ "Lokatzetako Igela" (Videoclip)

Diseño y desarrollo Tantatic