Kuadrilen Egunak badauka kartela

2023-11-09

Barañaingo Kuadrilen Eguneko kartela kalean da iadanik. Larunbat honetan ospatuko den Kuadrilen Egunaren egitarau osoa argitaratu du Kuadrilen Eguneko asanbladak. Bertan hainbat ekimen iragarri dituzte egun osoan zehar. 

Egitarau oparoa elkar ezagutzeko.

Egitaraua goizeko 10.00etan hasiko da Udal plazan, Egunari hasiera emanen dion klaketazoarekin. Ostean taldekako jolasak izanen dira eta, bitartean, kaldereteen sukaldatzeari ekingo diote kuadirlek. Hau bukatzean Kuadrilen bazkaria egongo da Alaitz Ikastetxean. 

Bazkalostean Bingo musikatua egongo da, eta arratsaldeko 18.00etan "Catch Da Flow" izanen da Udal plazan. Ekimen honen sari banaketa bukatuta kontzertuak hasiko dira Alaitz Ikastetxeko patioan. Cliford, Los Payos, The Bekatu eta BaranDJ izanen dira iluntzea girotzen. 

Eguraldia ez dugu lagun izango. 

Eguraldiaren iragarpenari erreparatuta ordea, larunbatean gure herrian euria ere protagonista izango dela aurreikusi daiteke. Dena den, antolakuntzak ere aurreikusia duenez Alaitz Ikastetxeko patio estalian izango dira ekimen gehienak, eguraldia arazo bat ez dadin izan.

Kuadrilen Eguneko kartela
Diseño y desarrollo Tantatic