Joxemiel Bidador pastoralaren saio arrakastatsua Barañaingo Auditorioan

2016-03-21

Iragan larunbatean Barañaingo Auditorioan antzeztu zen bigarren aldiz, Burgoen plazan estreinatu zutenetik, Joxemiel Bidadorren pastorala. Dugunak, Karrikirik, Zaldiko Maldikok eta Euskaldunon Biltokiak sortua, pastoralak Joxemiel Bidador euskaltzalea omendu egiten du, euskal kulturari egindako ekarpena gogora ekarriz. Hamarnaka lagunek parte hartu zuten, dantzarien, musikarien eta antzezleen artean, Tuterako Erraldoien konpartsa barne, eta ikusleek, antzokia bete zutenak, gozatu ahal izan zuten emanaldi berezi honekin. Agustin Peñak egindako argazki hauetan ikusi daiteke zer nolako emanaldia eskaini zen.

50 lagun inguruk igo ziren agertokira pastorala antzezteko (Argazkia: Agustin Peña)
Diseño y desarrollo Tantatic