2022-12-25 Kultura · Cultura

Iritsi dira

Olentzero eta mari Domingi Barañaingo kaleak zeharkatu dituzte bart.,

Olentzero eta Mari Domingirekin argazkiak atera zituzten txikienek. | Argazkia: Mikel Urriza

Jende andana bildu zen lakuko parkean Olentzero eta Mari Domingiri harrera egiteko, beti bezala pozaren pozez etorri ziren Barañaingo haur etal helduek gabon gaueko protagonistak agurtzera.

Iritsi bezain laster ume talde batek hainbat abesti eskaini zizkieten biei lakuko atarian eta, jarraian, bere karrozan sartu eta Barañaingo kaleak zeharkatu zituzten ehunkada lagunen gerotasuna jasoz.

Ezpelur gaiteroak, konpartsa edota joaldunak  ere ez zuten zita galdu izan nahi eta kalejiran batera ibili ziren gure herriko kaleetan zehar.

Plazaberrik kalejirako une berezienak jaso ditu argazki galerian.

Itzulpena > Traducción

Olentzero y Mari Domingi llegaron a Barañain

Multimedia

Diseño y desarrollo Tantatic