Ireki da Nafarroako Bertso Eskoletan izena emateko epea

2020-09-11

Izen ematea telematikoki egin beharko da, ondorengo loturan dagoen formularioa betez, irailaren 7tik 27ra bitarteko epean. Gutxienez, 4 lagunek eman beharko dute izena talde bat osatzeko.

Ordutegia moldatzeko aukera ematen duten taldeetan izena emandako ikasleekin batera adostuko da behin-betiko ordutegia, behin izen emate epea bukatuta. Ordutegia finkatu ostean, ikasleek berretsi beharko dute izen-ematea, urriaren 2ra arte, emailez edo telefonoz. Eskolak urriaren 5ean abiatuko dira.

Ikasturteko matrikularen kobraketa bi kuotetan egingo da, urrian eta otsailean, helbideraketa bitartez. Osasun egoera dela eta, une batetik aurrera ezingo balitz aurrez aurreko eskolarik eman, eskola telematikoak eskainiko zaizkie ikasleei, eta hala nahi ez duenari kobratutakoa itzuliko zaio, galdutakoaren proportzio berean.

Hauek dira 2020/2021 ikasturterako zehaztutako matrikula prezioak.

  • Haurrak: 80€ (Ikasturte osoa)
  • Helduak: 140€ (Ikasturte osoa)

Izen ematearekin lotutako kontuetarako, bi komunikazio bide jarriko ditu martxan Nafarroako Bertsozale Elkarteak:

 

Diseño y desarrollo Tantatic