Irakurri, Gozatu eta Oparitu euskaraz!

2020-03-11

Euskarazko irakurketa sustatzeko kanpaina martxan da berriz ere.

Euskaltzaleen topagunearen egitasmoa, martxoaren 23tik aurrera ekingo dio euskal liburuak sustatzeko.

  1. Liburutegi publikoetan du lehen urratsa, bertako liburu bat etxeratu eta irakurri ostean nori oparitu pentsatu dezakezu.
  2. Itzultzerakoan, fitxa bat eskura izanen da, pertsona horri liburuarekin batera joango litzatekeen mezu txiki bat idazteko.
  3. Fitxa guztien artean 500 liburuen zozketa eginen da eta irabazleek etxean bertan jasoko dute liburua, idatzitako mezuarekin batera oparitzeko prest.

Gainera, liburutegiek Ebook irakurgailuak zozketatuko dituzte parte hartzaile guztien artean

Diseño y desarrollo Tantatic