2015-05-11 Kultura · Cultura

Ipuin maratoiaren harira ipuina protagonista maiatzean liburutegian

Ekainaren 5ean eginen den Ahozko Narrazio Maratoian parte hartzeko epea irekia dago Liburutegian.

Joe O Mairtinek ingeleraz ipuinak kontatuko ditu asteazken honetan (Argazkia: Barañaingo Liburutegia)

Ekainaren 5ean ospatuko da "Afrikaren alde mugitzen gara" ekimenak antolatzen duen 1.go Ahozko Narrazio Maratoia eta horrekin loturik liburutegian ipuinak izanen dira protagonista hilabete honetan. Hitzaldia, ipuin kontalariak, mahai ingurua eta ipuinak kontatzen ikasteko tailer azkarra eginen dira datozen asteetan.

Datorren asteartean, hilaren 12an 20:00ean Alfredo Asiain irakasleak "Nafarroako ahozko tradizioa eta materiagabeko ondarea" hitzaldia eskeiniko du. Baita hilabeteko asteazken guztietan ipuin kontalari saioak izanen dira: hilaren 13an 17:00etan Joé O Maírtin-ek ingeleraz ipuinak kontatuko ditu, hilaren 20an Patrizia Eneritzek euskaraz eta hilaren 27an Belen Otxotorenak gazteleraz.

Maiatzaren 19an "Ipuinak beti izan dira hemen" titulupean mahai ingurua eginen da 19:00ean hainbat kontalarien parte hartzearekin. Baita ekainaren 1ean ahozko narrazio maratoian parte hartzeko izena eman dutenentzako kontalaritza tailer azkarra burutuko da, bi orduko iraupena duena. Izan ere, maratoian parte hartzeko epea irekia dago Liburutegian.

www.baranaindecuentoencuento.wordpress.com webgunean informazio gehiago aurki daiteke.
 

Itzulpena > Traducción

Mes dedicado al cuento en la Biblioteca

Aprovechando que el 5 de mayo la iniciativa "Nos movemos por África" va a organizar el 1º Maratón de Narración Oral, la Biblioteca dedica el mes al cuento con una conferencia, una mesa redonda, cuenta-cuentos y un taller express para las personas que se hayan apuntado para participar en el maratón.

Este martes, día 12 a las 20:00 el profesor Alfredo Asiain impartirá la charla "La tradición oral en Navara y el patrimonio inmaterial" y el miércoles, día 13 a las 17:00 Joé O Maírtin contará cuentos en inglés. También habrá cuenta cuentos en euskera el 20 de mayo a cargo de Patrizia Eneritz y en castellano el día 27 con Belén Otxotorena.

Además el 19 de mayo a las 19:00 se realizará una mesa redonda de narradores con el título "Los cuentos han estado siempre aquí" y el 1 de junio habrá un taller express de dos horas de duración para las personas participantes en el Maratón de Narración Oral. El plazo para apuntarse al maratón está abierto en la Biblioteca.

Diseño y desarrollo Tantatic