Ipuin gutizien bosgarren saioa asteazken honetan

2017-03-13

Barañaingo liburutegiak hainbat ekimen antolatu ditu Nazioarteko Emakumearen Egunaren harira. Azken hitzordua asteazken honetan izanen da arratsaldeko 18:00etan.

“Femeninoan”, haurrentzako ipuin irakurketaz gozatzeko aukera egonen da Barañaingo liburutegian. Hitzordu honen aurretik, Simone de Beauvoirren inguruko hitzaldi bat izan zen, Maite Perez Larunberen eskutik, eta Ines Bengoak, helduentzako ipuin emanaldia egin zuen.

Diseño y desarrollo Tantatic