Indioz eta Bakeroz jantzi dira inauteriak

2017-02-28

Barañaingo Jai Batzordeak eta Gaztetxeak elkarlanean ospatu zituzten 2017ko inauteriak . Aurtengo mozorro gaia Indioak eta Bakeroak izan da eta jende andana gerturatu zen festaz gozatzera.

Egitarau zabala prestatu zuten ostiraleko inauteri jaia ospatzeko. Eguerdian bazkari herrikoia izan zen Gaztetxean, eta ondoren dantzaldia izan zuten. Arratsaldeko 19:00etan kalejira irten eta kalez kale giro aparta sortu zen. Bukatzeko, Alaitz Eskolan afari herrikoia egin zen eta Jakobo de Likras pertsonaia erre zuten. Argazkietan ostiraleko giroa ikusgai. 

Argazkiak: Apala
Diseño y desarrollo Tantatic