Indarberrituta, urriaren lehen astean helduko da Udazken Ero

2019-09-05

Pasa den urtean, euskaraldiarekin indarrak banandu eta gero, astearte honetan izandako asanbladan aurpegi eta ilusio berriak nabari ziren.

20 bat pertsona batu ziren Haizea Elkarte Euskaldunean ekimen berri andana aurrera eramateko; bideo lehiaketa, elektro txaranga, paellada, proiekzioa edo bertso txapelketak kasu.

Norbanako askoren artean, Apyma, Jai Batzordea, AEK edo Gaztetxeko kideak tartean, eta programa ixteko bidean ziren arren, ekimenerako hilabete eskas falta dela ikusita, proposamen berriak egin eta aurrera eramateko aukera zabalik dagoela argi utzi nahi izan zuten.

Hurrengo bilera datorren asteartean izanen da, hilaren 10ean 19:00etan Haizea Elkartean.

Diseño y desarrollo Tantatic