Ikasleek egindako txontxongiloek Kultur Etxea pertsonaiez bete dute

2016-04-28

Erreginak, zonbiak, tartaloa, iratxoak, txoriak, robotak, maitagarriak, pirata… Mota askotariko pertsonaiak ikus daitezke egun hauetan Barañaingo Kultur Etxeko pasilloetan, momentu batez, geldirik. Barañaingo ikasleak dira hainbat materialei bizia eman dietenak, Barañaingo Titere eta Txontxongilo jaialdiaren aurreko ekitaldien baitan.

Horiekin batera, jaialdia iragartzeko kartel lehiaketara aurkeztutako lanak ikusi ditzazkegu, 13 lan osotara, Castelloko Juan Diego Ingelmo irabazlearen kartela barne. Erakusketa maiatzaren 6ra arte egonen da Kultur Etxean.

Erakusketa Kultur Etxeko pasilloetan kokatua dago (Argazkia: A. Garcia)
Diseño y desarrollo Tantatic