2014-12-10 Kultura · Cultura

Hiru barañaindar Nafarroako Bertsolari Txapelketan

Ostiralean kanporaketa saioa eginen dute Iruñean, Mikel Lasarte, Sarai Robles eta Mintxo Astiz bizilagunen parte hartzearekin.

2013ko txapelketaren finalaren irudia (Argazkia: Alberto Elosegi)

33 bertsolarik eman dute izena 2015eko Nafarroako Bertsolari Txapelketan eta horien artean Barañaingo hiru bertsolari daude: Mikel Lasarte, Sarai Robles eta Mintxo Astiz. Final-laurdenetara iritsi baino kanporaketa saioa eginen da eta ostiral honetan, hilaren 12an, Iruñeako Alegria Peñan, 20:00etan izanen da hori.

Kanporaketa honetan Barañaingo hiru bertsolari hauek eta Iruñeako Sahats Alemanek eta Mikel Juanizek eta Iruritako Kotte Plazak parte hartuko dute. Epaile lanetan Nerea Bruño, Arkaitz Goikoetxea eta Ekintza Landa arituko dira eta saioa aurkezten Maider Ansa izanen da.

Bertsolariek honako lana egin beharko dute: binaka – gaia emanda- hiruna bertso zortziko handian eta beste hiruna bertso zortziko txikian, binaka ere bai eta gaia emanda. Ondoren kartzelako lana eginen dute: banaka, lehen puntua emanda, bi bertso zortziko txikian eta banaka, gaia emanda, bi bertso nahi den doinu eta neurrian.

Parte hartzen duten sei bertsolarietatik hiruk lortuko dute final-laurdenetarako sailkatzea. Sei bertsolariak lehen aldiz eman dute izena txapelketa honetan. Gainerako bertsolariak zuzenean sailkatuta daude otsailean abiatuko diren final-laurdenetarako.

Itzulpena > Traducción

Tres bertsolaris de Barañain en el Campeonato Navarro de Bertsolaritza

Sarai Robles, Mikel Lasarte y Mintxo Astiz son los tres bertsolaris de Barañain que se han animado a participar en el Campeonato Navarro de Bertsolaritza junto a otra treintena de bertsolaris de Navarra. El campeonato se celebrará en 2015 pero la prueba eliminatoria tendrá lugar este viernes, 12 de diciembre en la Peña Alegría a las 20:00.

En la eliminatoria participan bertsolaris que se han inscrito por primera vez en el Campeonato, y en ella estarán Sarai Robles, Mikel Lasarte y Mintxo Astiz junto con los pamploneses Sahats Alemán y Mikel Juaniz, y Kotte Plaza de Irurita. De los seis tres pasarán a cuartos de final.

Diseño y desarrollo Tantatic