Hiri Tailerrak izanen dira berriz ere uda honetan

2019-05-14

Udaletxeko Hezkuntza arloak, hiri tailer eskaintza berria eginen du udarako.

Uztailaren 15etik abuztuaren 30era, 3 eta 2 urte bitarteko umeak euskara zein gaztelaniazkotailerretan parte hartu ahal izanen dute. Ekintzak, Alaitz ikastetxean izango dira, eta goizeko 8:30tatik 14:30ak arte iraungo dute.

Barañainen erroldatutakoek 55 edo 33 € ordaindu beharko dituzte aste bakoitzeko. 55€ astean 5 egun hautatuz gero edo 33€ astean 3 egunekin.

Gaurtik izen emateko aukera dago eta maiatzaren 24ra arte izanen da tartea 012 Herritarren Arretarako telefonora dei eginez.

Abentura Zoragarria izena dute hiri koloniek eta bertan etxeko txikienenek detektibe, superheroi, antzinako tribu eta piratak ezagutuko dituzte. 7 asteetan zehar, kirola egiteaz gain, antzerkia, eskulanak eta sorpresa gehiago izanen dira.

Informazio gehiago.

Diseño y desarrollo Tantatic