Hemen da XXVII Txotxongilo jaialdia

2021-04-30

Maiatzaren 5ean ekingo dio txotxongilo jaialdi berriak euskaraz zein gaztelaniazko ekitaldi anitzekin, Aragoi, Euskal Erkidego eta Salamankako konpaniekin.

Sarrerak eskuragai daude jadanik Auditorioko web atarian eta sarrerarik ez dutenentzako edota etxetikan jarraitu nahiko dutenentzako Udaletxeko Youtube kontutik ikusteko aukera eskainiko dute. Era berean, herriko ikastetxe eta haur eskola ezberdinek pase bereziak izanen dituzte Erkidegoko Panta Rehi, Ameztu, Bihar taldea edota Argentinako Mundo Costrini konpainiek egindako lanez gozatzeko.

Aurreko urteetan bezalaxe, herriko haurrek “Nire txotxongiloa egiten” eta “Txotxongiloen istorio bat irudiztatuta edo komiki eran” lehiaketetara aurkeztutako 210 lanekin erakusketa izanen da Maiatzaren 3tik 21era Kultur Etxeko pasabideetan. Bestalde, Barañaingo denda ezberdinetan, aurtengo jaialdia iragartzeko lehiaketara aurkeztutako lanak ikusgai izanen dira, hala nola, Lur Gorri tabernan,Muruzabal bizikleta dendan, Beatriz Cubillas eta Blanca Arrese farmazietan, Andrómeda belardendan eta Studio liburudendan.

Diseño y desarrollo Tantatic