2014-05-28 Kultura · Cultura

Haizean programatutako bakarrizketa saioa bertan behera geratu da

Astelehenean egindako herri kirolak eta txapa tailerra (Arg.:Jai Batzordea)

Barañaingo Egunerako urteurrenean hainbat ekitaldi prestatu dira aste honetarako, baina Jai Batzordetik adierazi dutenez, gaur, maiatzaren 28an Haizean egitekoak ziren bakarrizketak bertan behera geratu dira, bakarrizketagilea gaixo dagoelako. 

 Iragan astelehenean haurrentzako herri kirolak eta txapa tailerra burutu zen Udaletxe plazan eta atzo, maiatzaren 27an "Gazta zati bat" dokumentala ikusi ahal izan zen Kultur Etxean. 

Bihar, aldiz, musikaren tartea izanen da, Udal Plazan Sustraiak taldearen kontzertua eginen baita 19:30ean. Sustraiak taldea Barañaingo hainbat lagunek osatzen dute. Eguraldia txarra balitz Akelamendi tabernan eginen da kontzertua.

Honekin batera gogoratzekoa da 19:00etatik aurrera herriko 22 tabernetan bi euroren truke pintxo-pote astea ospatzen ari dela.

Itzulpena > Traducción

Suspendidos los monólogo-terapia en Haizea programados para hoy

Dentro de los actos especiales organizados por la Comisión de Fiestas de Barañain en la décima edición del Barañaingo Eguna, hoy miércoles iban a realizarse monólogos-terapia en euskera, pero según informan desde la Comisión de Fiestas el evento se ha suspendido por enfermedad del autor.

Por otro lado, mañana tendrá lugar el concierto de Sustraiak, grupo formado por vecinos y vecinas de Barañain, en la Plaza del Ayuntamiento a las 19:30 o en el bar Akelamendi si hace mal tiempo.

El pasado lunes, día 26 se realizó deporte rural infantil y hubo taller de chapas en la plaza consistorial y ayer, martes, se proyectó "Gazta zati bat" en la Casa de Cultura.

Asimismo, se recuerda que durante esta semana a partir de las 19:00 se celebra la semana del pintxo-pote a dos euros en la que participan 22 establecimientos de Barañain.

Diseño y desarrollo Tantatic