Gozokiak, opariak eta ilusioa Errege Magoen eskutik

2016-01-07

Urtero bezala, Ekialde Hurbiletik iritsi ziren Barañainera Gaspar, Meltxor eta Baltasar, laguntzaileekin batera. Astearte arratsaldean kabalgata ikusgarria prestatu zuten, eta dozenaka umek haiekin egoteko aukera izan zuten. Opariak, gozokiak eta ilusioa banatu zituzten, eta hamaika kolore izan zuen desfileak. Karroza ikusgarriak zeharkatu zituzten herriko kaleak, eta Musika Eskolako Bandak eta BaraBatu batukadak alaitu zuten ibilbidea doinu apartekin.

Meltxor erregea bi haurrekin. Argazkia: Agustin Peña.
Diseño y desarrollo Tantatic