2014-01-15 Kultura · Cultura

Gatibuko kideen kontzertu didaktikoaz gozatu dute Euskaltegian

Gatibu musika taldeko kideek emanaldi polita eskaini zuten bertan bildu ziren ikasle eta irakasleen gozamenerako

Euskaltegiko ikasgela batean Gatibuko bi kideren emanaldia. Argazkia: Plazaberri.

40 ikasle eta irakaslek adi entzun zituzten Gatibuko musikarien kantak eta euskal musikan euskarak izan duen garapenaren inguruko azalpenak. Euskara bizitzeko eta euskaraz bizitzeko modu asko dauden moduan, euskaraz ikasteko modu asko ere badira. Atzo, euskaltegiko irakasleek klasea ematearen ardura Alex Sardui (Gatibuko kantaria), Mikel Caballero (Gatibuko baxujolea) eta Ritxi Aizpururen (Baga Biga disketxeko kidea) eskuetan utzi zuten.

Kontzertu didaktikoa arratsaldeko 19:00ak pasata hasi zen. Euskarak, euskal musika talde eta estiloetan izan duen presentzia azaldu zuten. Euskal rock-aren jatorria iparralden kokatzen dela esan zuen Ritxi Aizpuruk. Hain zuzen ere Niko Etxart musikariaren eskutik. Euskal letragileen eta musikaren arteko harremana nolakoa izan den ere aipatu zuen. Euskal musika talde askok euskal idazleen letrak nola hartzen dituzten azaldu zuen. Joseba Sarrionaindiaren hitz asko musika talde askorengatik musikatuak izan direla aipatu zuen adibide bezala. Alex Sardui, Gatibuko abeslariak ere, ildo berdinean musika talde askotan bertsolariek eginiko abestiak aurkitzen ditugula nabarmendu zuen.

Euskarak euskal musika estilo ezberdinetan izan duen garapen eta presentzia ere azaldu zuen Sarduik. Punk estiloan Etsaiak taldea edo Heavy metalean Su Ta Gar taldeen adibideak ekarri zituen gogora. Azken urteotan, ordea, estilo guztietan euskararen presentzia nabarmen hedatu dela azpimarratu zuen Gatibuko abeslariak.

Musikari hauen azalpenak, Gatiburen kantekin tartekatu zituzten bertan, ikasgelan bildu ziren ikasle eta irakasleen gozamenerako.

Itzulpena > Traducción

Concierto didáctico en el Euskaltegi

40 alumnos y alumnas del Euskaltegi pudieron disfrutar de un concierto ofrecido por los miembros del conocido grupo de música Gatibu Alex Sardui y Mikel Caballero. También pudieron escuchar las explicaciones del miembro de la discográfica Baga Biga Ritxi Aizpuru, el cual dio ejemplos de como los grupos de música vascos beben de las letras de conocidos literatos de nuestra geografía. El cantante de Gatibu Alex Sardui dijo en este sentido que son muchos los bertsolaris que han elaborado letras para canciones de conocidos grupos vascos. 

Durante la charla han hablado de la presencia del euskera en los diferentes estilos musicales como el Rock, Punk o el Heavy metal.

Diseño y desarrollo Tantatic