Gabonetako ekitaldien bideoa aurkeztu du Udalak

2016-01-15

Barañaingo Udalak Eguberrietan herrian ospatu diren ekimen nagusienen bideoa osatu du. Bertan, Olentzero eguneko, Done Eztebe eguneko, San Silvestre lasterketako eta Errege magoen desfileko irudiak bildu ditu. Udalaren esanetan, ekitaldi guztietan parte hartzea altua izan da eta ekitaldietako giro paregabea nabarmendu dute.

Argazkia: Agustin Peña.
Diseño y desarrollo Tantatic