2014-11-12 Kultura · Cultura

Euskararekin filmeak ikusteko beste modu bat

Euskarara filmeak azpititulatzen izan da Barañaingo Gari Lopezek.

Denborapasa polita izan daiteke filmeak itzultzea, Gari Lopezen aburuz (Arg:A.Peña)

Barañaingo Gari Lopez gazteari hizkuntzak eta zinema gustatzen zaizkio eta horregatik euskarara azpititulatu ditu Eraztunen Jauna trilogia eta Braveheart filme ezagunak. «Eraztunen Jaunaren kasuan zati bat azpititulatuta zegoen jada, baina esaldi errazenak ziren, beraz esan daiteke neuk itzuli nituela», esaten digu. Itzulpen hauek ez dira Youtuben aurkituko «copyright dituzten edukiekin oso zorrotzak baitira» dio, baina bai http://azpitituluak.com/ webgunean.

«Niri interesgarria iruditu zitzaidan, batetik, orrialdearen planteamendua egingarria iruditzen zitzaidalako eta bestetik euskalgintzan azpitituluen kontua estrategikoa dela uste dudalako», dio Lopezek. «Kulturaren kontsumoan internetek geroz eta pisu gehiago dauka eta iristen zaigun guztia euskarara itzultzeko eta euskaraz eskaintzeko modu errazena hau da», gaineratu du.

Filmekin gozatzeko beste modu bat

Badira ere bestelako arrazoiak, adibidez, hizkuntzekin praktikatzea. «Ziur nago geroz eta hobeto idazten dudala euskaraz horri esker, eta gainera ingelesatik itzultzen saiatzen naizenez, horretan ere ikasten ari naizela uste dut», dio Barañaingo gazteak. «Denborapasa polita da eta askotan ikusi ditudan pelikula hauek beste ikuspuntutik ikustea bezalakoa da, zergatik lehen atentzioa jarri ez zenien esaldiei arreta jartzera behartzen zaitu», aitortzen du. Gainera, itzulpen amateurra izanik ere, «William Wallaceri hitzak euskaraz jartzen munduko lehena izateak harrotasun pixka bat ere ematen du», bromeatzen du.

Bi filme hauek euskaratzearen arrazoiei buruz galdetuz, bere gustuak ageri dira. «Eraztunen Jaunaren superfan-a naiz, nire bizitzako pelikulak dira. Bravehearten kasuan Eskoziako erreferenduma zela aprobetxatu nuen eta egun horretarako itzuli nuen», adierazi digu.

Azpititutuak webgunea

Lopezek berak azaldu duenez, webgunea 2008an hasi zen azpitituluak itzultzen. Prozesua ez da oso zaila: azpitituluen fitxategi bat (ingelesez, gazteleraz, frantsesez... dagoena) hartzen da eta euskarara itzuli.

Normalean azpitituluak bi modutan aurki daitezke, lehena, azpitituluak bideoan bertan txertatuta agertzen direnean, bigarrena, bideoa azpitutulurik gabe jeitsi eta azpitituluak dituen testu fitxategiarekin laguntzen duzunean. Bigarren modu hau erabiltzen du webgune honek. Ondoren, filmeari eta testu fitxategiari izen berdina eman, karpeta berdinean gorde eta erreproduktoreak berak txertatzen ditu azpitituluak.

«Abantaila da sarean aurki dezakezun kalitate hobereneko bideoa jaitsi dezakezula, ez duzulako zure hizkuntzako azpitituluak txertatuta dituen bideoa aurkitu behar», azaltzen du, Azpitituluak.com-en azpitituluen fitxategiak bakarrik gordetzen dira, ez bideoak.

Berak adierazi bezala, «martxotik badirudi orrialdeak martxa ona hartu duela eta geroz eta pelikula gehiago igotzen ari direla». Hala eta guztiz ere, inguruko hizkuntzek eskaini dezaketenaren alboan euskarazko azpitituluek oraindik jeitsiera gutxi izaten dituzte. «Euskarazko eskaintza apalegia da, euskaraz azpititulatzaileen orri bat edo bi izango dira, gazteleraz, kontaezinak», uste du Lopezek. «Baina orrialdea erreferentzialtasuna hartzen ari delakoan nago eta hori ona da», gaineratu ere.

Zailtasuna

Azpititulatzea ez da zaila, berak webgunearen administrariekin ikastaro txikia egin bazuen ere. Gogoaz gainera denbora pixka bat behar da. «Azpitituluak lerrotan neurtzen dira (lerroak pantailan unean agertzen diren esaldiak dira) eta ehun lerrok gutxi gora-behera ordu bat kostatzen dute, kontutan izanda zati batzuk besteak baino zailagoak egiten direla», argitzen du.

«Eraztunen Jaunaren filme bakoitza, bertsio luzeak izanda, 2000 lerro izango dira, beraz, atera kontuak! Braveheart hilabetean egin nuen. Baina orokorrean pelikulak 900-1300 lerrokoak izango dira, erritmo lasai batean hilabetean egiteko ondo», gaineratu du. Etorkizunera begira, asmoa du Akira Kurosawaren filmeren bat beste lagun batekin euskaratzeko, «eta pentsatzen ari naiz telesail batekin sartzea, baina hoiek jada hitz larriak dira».

Itzulpena > Traducción

Otra forma de disfrutar con el cine y los idiomas

En su tiempo libre el berinianense Gari Lopez traduce subtítulos de otros idiomas al euskera para la página web www.azpitituluak.com. Hasta la fecha ha traducido la trilogía del Señor de los Anillos y la conocida película Braveheart. Se trata de un trabajo con el que aprende a escribir mejor en euskera, mejora su comprensión del inglés (idioma desde el que realiza la traducción) y aprende a ver la película desde otro prisma, «tienes que comprender bien lo que se dice para traducirlo correctamente».

Cree además que subtitular las películas al euskera es un tema estratégico para la actividad cultural vasca. «El consumo cultural a través de Internet tiene cada vez más peso y esta es una forma sencilla de traducir y ofrecer también en euskera ese contenido», explica.

No es un trabajo complicado: bajarse el archivo de texto con el subtítulo, traducirlo y volverlo a subir a la red para que otros puedan descargarlo y ver la película subtitulada. Sin embargo, sí que requiere de un tiempo. «La trilogía del Señor de los Anillos, en sus versiones largas, tendrán unas 2000 líneas y teniendo en cuenta que 100 líneas cuestan traducir una hora, hay que hacer cuentas. Braveheart lo traduje en un mes, que es el tiempo normal que cuesta traducir una película», explica. Sus próximos retos son traducir alguna película de Akira Kurosawa y quizá alguna serie.

 

Diseño y desarrollo Tantatic