Ene Kantak taldearen Astonauta emanaldia igande honetan Auditorioan

2018-05-09

"MUNDU BERRI BAT ERAIKITZEN" emanaldia eskainiko dute Auditorioan, maiatzaren 13an arratsaldeko 18:00etan.

 Lur planetan barrabaskeri asko daude: kutsadura, gerrak…

Enekok eta Nerea lagunek  zerbait egin nahi dute mundua hobetzeko eta liburu magikoaren bitartez, irria hedatuz eta abestiekin dantzatuz, ilargira joango dira konponbide baten bila.

Bertan asto bat aurkitzen dute eta hasieran beldurra sortarazten duen estralurtar bat ere bai. Astoak magia egiten du eta Eneko eta Nerea lagundu nahi ditu. Lortuko dute mundu goibel honi laguntzea??

Animatu Eneko eta Nerearekin Auditorioan biziko dituzten abenturaz gozatzera.

ENE KANTAK - ASTONAUTA NAIZ - Disko Berria Azaroan / Noviembre Nuevo Disco

Diseño y desarrollo Tantatic