2014-03-05 Kultura · Cultura

«Emakumeak eta Zinea» Barañaingo Film Laburren 1. zikloa

Martxoaren 7an 19:30etatik aurrera Kultura Etxean izanen da, doako sarrerarekin.

"Aurelia" film dokumental laburraren irudia (Arg.: 14Pies Audiovisual)

Red de Cortometrajes eta Barañaingo Udalak antolatuta ospatuko da martxoaren 7an Barañaingo Film Laburren lehenengo zikloa, "Zinea eta Emakumeak" tituluarekin. Sarrera doakoa da aforoa bete arte eta 19:30etatik aurrera ospatuko da Kultura Etxean.

Zortzi film labur erakutsiko dira: "Libre directo" Bernabe Ricorena, futbol liga bat erabaki beharrean dagoen emakume bat du pertsonai nagusia; "Hablando en plata" Miguel Ángel Gilena patioko txutxu-mutxuak ditu protagonista eta "La boda" Marina Sereseskyrena garbiketan lan egiten duen emakume emigrante baten alabaren ezkontza eguna kontatzen du.

Emma Sánchezek zuzendutako "Nuestro pan" film laburra ikusi ahal izanen da, bizitzaren xedeari buruz galdegiten diguna, «Zer da lana, bitartekoa ala bizimodua? Ekoizten dugunagatik, gutxi kobratzen dugu?» galdetzen du zuzendariak. Baita Cesar eta José Estebanek zuzendutako "El orden de las cosas" proiektatuko da, non bainuontzian bizitza igarotzen duen emakume baten istorioa azaltzen den.

"La entrevista"-n Daniel Ortiz eta Javier Diazek lanpostu bat betetzera aurkezten den emakume baten eta bere elkarrizketatzailearen arteko harremana filmatzen du. Milena Martínezen "Aurelia" film dokumental laburrean Londresera 70. hamarkadan lan egitera joandako 67 urteko emakumezko baten istorioa azaltzen da. Bukatzeko, Irlanda Tambascioren  "Atocha 70" filme laburrean sex shop baten parean eseritako hiru andre zaharren berriketa ikusi eta entzun ahal izanen da.

Itzulpena > Traducción

I. Ciclo de Cortometrajes de Barañain, "Cine y Mujeres"

El 7 de marzo a partir de las 19:30 se realizará en la Casa de Cultura - con entrada libre hasta completar el aforo- este ciclo que tiene como tema las mujeres y el cine. Organizado por la Red de Cortometrajes y el Ayuntamiento de Barañain se proyectarán 8 cortos: "Libre directo" que trata de una mujer que decidirá un campeonato de liga; "Hablando en plata" que nos introduce en los cotilleos de patio; "La boda" donde Mirta, cubana, trabajadora de limpieza, debe acudir a la boda de su hija esa misma tarde; "Nuestro pan" corto donde se cuestiona el propósito de nuestra existencia, debatiéndose entre el trabajo como medio o modo de vida.

También se proyectarán "El orden de las cosas" que trata de una mujer cuya vida transcurre en una bañera; "La entrevista" donde veremos una entrevista de trabajo muy particular; "Aurelia" un pequeño film documental en el que Aurelia cuenta su experiencia como trabajadora en el Londres de los 70 y, finalmente, "Atocha 70" que cuenta una charla de tres ancianas sentadas frente a un sex shop.

Diseño y desarrollo Tantatic