2016-06-13 Kultura · Cultura

Elkarlana, aniztasuna eta bertakoaren aldeko apustua Barañaingo Txozna gunean

Barañaingo txozna guneko une baten irudia (Argazkia: Plazaberri).

Prest dago Barañaingo jaietarako Txozna gunerako egitaraua. Auzolana eta autogestioa oinarri, aurten berrikuntzak izanen dira espazioaren antolaketari begira eta eskaintza kultural eta musikal anitzaz zein bertako aukera gastronomiko zabalaz gozatzeko parada izanen da.

Eremu eta adin ezberdinetako herritarrak eskuz-esku elkarlanean aritzeko helburuarekin, aurten, eragile guztien artean eremu eta barra komuna kudeatuko da Txozna gunean. Harreman berriak eraiki eta sendotzeko aukera izanen da aurtengoa eta honekin batera, euskararen erabilera eta parekidetasuna sustatuz, bestelako baloreetan oinarritutako eremua osatzeko apustua egin du Barañaingo Txozna Batzordeak. Horregatik, indarkeria sexistari aurre egingo dion esparrua jarriko da martxan, eta barrako txandetan, formakuntza jaso duten pertsonak bermatuko dira.

Bestalde, inguruko ekoizleen produktuekin garatutako sukalde eskaintza zabala izanen da Txozna gunean, aukera begetarianoa ere izanen delarik. Garagardo artisaua dastatu ahal izanen da ere, Barañaingo bizilagunek ekoiztutako "Brew and roll" izenekoa.

Eskaintza kulturalari dagokionez, aniztasuna eta eredu antikomertziala sustatzeko saiakera egin da, eta herriko musika talde berriek taulagainean aritzeko aukera izanen dute ostiralean 19tatik aurrera. Estilo ezberdinetako zuzeneko kontzertu ugari izanen dira, besteak beste, asteazkenean 21etan hasita Remigia Pico Jaialdia, Smog, Iruzur eta Mala Sombra taldeen musika emankizunak izanen dira. DodoSound iragarrita zegoen baina azkenean ezin izango du kontzertuan parte hartu. Ostegunean berriz, Bide Bakarra, Arkada Social eta Bastardix izanen dira Txozna gunean. Ostiralean, esan bezala, herriko taldeak arituko dira, eta ostean, Jeimon Turk Band, Mosh eta Siroka taldeen txanda izanen da. Larunbatean berriz, gaueko 12etan Trikidantz erromeria taldeak girotuko du gaua, goizaldeko 4etan DJ Red Squad musika jartzaileak lekukoa hartu arte.

Ekainaren 22an, asteazkenean, "topa!" eginez emanen zaio irekiera Txozna guneari arratsaldeko 20:30tan eta igandea arte luzatuko da hogei kontzertu inguru izanen diren espazio herrikoiari. Igandean egun berezia izanen da, Gazte Eguna ospatuko baita Txozna gunean bertan. Eguerdiko 15tan Gazte Bazkaria izanen da, ostean jolasak, Marianitoz Blai eta Las Kasettes taldeen kontzertuak eta afalorduko bokatadaren ostean mozorro gaua izanen da "Zu bai trebea!" erakustaldiarekin batera.

 

 

Itzulpena > Traducción

Cooperación, diversidad y apuesta por lo local en las Txoznas de Barañain

Ya está lista la programación para el recinto de las Txoznas en fiestas. Teniendo como base el auzolan y la autogestión, se ha preparado un programa con una oferta musical, cultural y gastronómica muy variada.

Con el objetivo de incentivar las relaciones entre todas las vecinas y vecinos de distintos ámbitos, este año se gestionará un espacio y una barra común entre todos los colectivos. Junto a ello, desde la comisión de Txoznas también se ha apostado por una espacio donde se generen otros valores, entre ellos el uso del Euskara y la paridad.

La oferta cultural se guiará por la apuesta por la diversidad y el modelo anticomercial, por ello, los grupos del pueblo que acaban de comenzar tendrán la oportunidad de actuar sobre el escenario el viernes 24 a partir de las 19 horas. Por otro lado, dentro de la oferta gastronómica, se elaborarán alimentos de los productores de la zona y habrá también oferta vegetariana. Además se podrá degustar la cerveza artesana "Brew and roll" producida en Barañain.

El recinto de las Txoznas se abrirá el miércoles 22 de junio a las 20:30 de la tarde y a partir de ese momento, todos los días se podrá disfrutar de actuaciones musicales de grupos de estilos diferentes, como Remigia Pico Jaialdia, Smog, Iruzur y Mala Sombra -DodoSound estaba anunciado también pero finalmente no podrá-, Bide Bakarra, Arkada Social, Bastardix, Jeimon Turk Band, Mosh, Siroka, Trikidantz, DJ Red Squad y grupos musicales de Barañain.

Para finalizar las fiestas, el domingo 26 de junio se celebrará el Gazte eguna (Día de la Juventud) en el mismo recinto de las Txoznas, en el que se realizará una comida popular, juegos, conciertos y una noche de disfraces titulada "Tu sí que vales".

Diseño y desarrollo Tantatic