2015-06-02 Kultura · Cultura

Ekitaldi kulturalak Sahats euskaltegiaren eskutik hilaren 8an, 9an eta 11an

Hitzaldiak eta kontzertua izanen dira liburutegian, euskategian eta Haizean.

Imanol Epeldek rap musikaz baliatuko da euskal literaturan ibilbidea egiteko (Argazkia: Imanol Epelde)

Beste urteetan bezala, ikasturtea amaitu baino lehenago hainbat ekitaldi antolatzen dituzte Sahats euskaltegiko lagunek. Zentzu honetan, datorren astean bi hitzaldi eginen dituzte liburutegian eta euskaltegian; eta musika emanaldia izanen da Haizea Kultur Elkartean.

Astelehenean, hilaren 8an Pako Aristi idazle eta kazetariak "Euskararen isobarak" liburuaren gainean mintzatuko da arratsaldeko 7,30etan liburutegian. Asteartean, aldiz, Garbiñe Petritegirekin, Behatotiko zuzendaria denarekin, lan saioa eginen da arratsaldeko 8etan euskaltegian, "Hezkuntzaren eskubideak" titulupean.

Azkenik, ostegunean arratsaldeko 7etan Haizean, Imanol Epelde kantari zarauztarrak "Etxepare rap" musika emanaldia eskainiko du. Bertan Epeldek euskal literaturaren ibilbide egiten du rap musikaren bitartez. Ekitaldiak pertsona guztiei irekiak izanen dira.

Data hauetan euskaltegiak jaieguna egiten ohi zuen, baina iragarri dutenez aurten ez dute Euskaltegiaren Eguna eginen.

Itzulpena > Traducción

Semana cultural organizada por el euskaltegi

A pocos días del final de curso, el euskaltegi Sahats organiza para el 8, 9 y 11 de junio conferencias y una actuación musical, abiertos a toda la ciudadanía. El lunes, día 8 a las 19:30 en la biblioteca el escritor Pako Aristi hablará sobre el libro "Euskararen isobarak" y el 9 de junio a las 20:00 en el euskaltegi habrá debate sobre los derechos educativos con la directora de Behatokia Garbiñe Petritegi. Finalmente, el jueves, a las 19:00 en la sociedad Haizea Imanol Epelde hará un recorrido por la literatura vasca a ritmo de rap con "Etxepare rap".

Diseño y desarrollo Tantatic