2014-11-27 Kultura · Cultura

Doako txalaparta tailerra hilean behin Kultur Etxean

Barañaingo Jai Batzordearen eta herriko txalapartarien ekimenez.

Elkar ezagutzea eta elkarrekin aritzea da asmoa (Arg.:Artxiboa)

Barañaingo Jai Batzordearen eta herriko txalapartarien ekimenez txalaparta tailerra antolatu da. Jai Batzordetik azaldu dutenez, ideia jarduera kulturalen bat egitea gustuko duten lagunak elkartu eta doanik besteei erakustea da.

Lehenengo ikastaroa txalapartakoa izanen da. «Asmoa beti jotzen ibili garen jendea behingoz fundamentu pixka batekin hilean behin elkartzea da. Jende ezberdina ibili gara jotzen baina inoiz ez gara elkartu elkar ezagutzeko eta elkarrekin jotzeko», azaltzen du taldeko partaideetako batek. «Printzipioz hor agertuko garenok badakigu zeozer aurretik, baina hasieratik ikasi nahi duena ongi etorria izanen da», argitzen du.

Bihar, ostiralean, hilaren 28an elkartuko dira lehen aldiz Kultur Etxean, 18:00etatik 20:00etara. Bertan erabakiko dute hortik aurrerako egutegia, baina hasierako asmoa ekaina arte hilean behin elkartzea da.

Itzulpena > Traducción

Taller sobre txalaparta en la Casa de Cultura

Por iniciativa de la Comisión de Fiestas de Barañain y de diferentes personas que tocan la txalaparta se ha organizado un taller sobre este instrumento que comenzará mañana. Se trata de un taller gratuito y se desarrollará un viernes al mes. Según cuentan desde la Comisión de Fiestas, la idea es organizar diferentes actividades con el apoyo de personas interesadas en enseñar gratuitamente a otras.

El taller de txalaparta surge de las personas que tocan este instrumento, «la intención es juntarnos una vez al mes, conocernos y tocar juntos. En principio participamos gente que ya conoce algo el instrumento pero el que quiera comenzar a aprender desde el principio también es bienvenido», señala uno de los miembros del grupo.

El taller comienza mañana, 28 de noviembre, en la Casa de Cultura de 18:00 a 20:00. El calendario a seguir será fijado allí mismo.

Diseño y desarrollo Tantatic