2020-10-20 Kultura · Cultura

Bideo mapping doako ikastaroa AZAROAREN 4era atzeratua

Azaroaren 4ean, asteazkenarekin, 17:30etan hasita, bi orudko ikastaroa (19:30ak arte) doan.

Martin Etxauri, Arte Garaikide Teknologiko eta Performatiboetan aditua, eta Elurmaluta-ren sortzaile, izango da ikastaroko zuzendaria, 2 ordu iraungo duena, AZAROAREN 4ean, asteazkenarekin, 17:30etan hasita 19:30ak arte, doan. Euskarabideak eta Nafarroako gobernuak antolatua, Barañaingo udaletxearen laguntzaz. Barañaingo liburutegian izango da, telezentruan.

Zer da, Bideo Mapping-a, baina? Irudien edo animazioen proiekzioa da, sarri monumentuetan edo eraikin ospetsuetan ikusi izan duguna, musikaz lagundurik ikuskizun itzela sortuz. Irudiak eta haren mugimenduak azalera desberdinetan sortzen dituen efektuek modu artistiko batean istorio bat konta dezakete. 

Ikastaroan parte hartzeko ez da aurreko ezagupenik izan beharko, oinarrizko mailako hurbilketa izango baita. Objektu edota gainazalak mapeatzeko modu ezberdinak, proiekzioari edukia emateko ahalmena eta oinarrizko kontzeptuak praktikaren bidez ezagutzera eramango ditu. Beraz, interesatu orok, izena eman beharko du www.sareaneuskaraz.eus helbidean.

Itzulpena > Traducción

Taller de vídeo mapping en euskera

Taller sobre vídeo mapping, el miércoles 4 de noviembre en la Biblioteca de Barañain, de 17:30 a 19:30, gratis, dirigido por Martin Etxauri (Elurmaluta).

Diseño y desarrollo Tantatic