2016-02-16 Kultura · Cultura

Bidador Pastorala ikusgai izanen da Barañaingo Auditorioan

Sarrerak dagoeneko 10 euroren truke salgai daude Karrikiri dendan, auditorioaren webgunean (www.auditoriobaranain.com) eta 012 Infolokal zenbakian.

Iazko urrian Iruñean egin zuten Bidador Pastoralaren ikuskizuna. (Argazkia: Utzitakoa.)

Iazko urrian estreinatutako Joxemiel Bidador sortzaile iruindarraren omenezko pastorala Barañaingo Auditorian ikusgai izanen da heldu den martxoaren 19an, 20:00etan. Sarrerak dagoeneko 10 euroren truke salgai daude Karrikiri dendan, auditorioaren webgunean (www.auditoriobaranain.com) eta 012 Infolokal zenbakian.

Joan den urriaren 10ean, Iruñeko Burgoen plazan arrakasta handiz eman ondoren, orain “Joxemiel Bidador-Iruñeko euskaldunak” Pastorala Iruñerrian zuzenean ikusteko bigarren eta azken aukera izanen da martxoaren 19an, Barañaingo Auditorian eginen den emanaldiarekin. Duguna Dantza Taldea, Zaldiko Maldiko, Euskaldunon Biltoki eta Karrikiri Elkartea dira zuberotar moldeko ikuskizun honen antolatzaileak, eta laurogei lagun inguru arituko dira arizale, kantari, dantzari, musikari eta gainerako parte-hartzaileen artean. Barañaingo ekitaldiaren sustatzailea Barañaingo Auditorioa da.

Ikuskizunak Joxemiel Bidadorren ibilbidearen glosa egiten du; Bidador idazle, dantzari, ikerlari, alkate, laguna, familiako… ageri zaigu, hark hainbat arlotan utzitako aztarna sakona gogoratzeko, hau da, literaturan, ikerkuntzan, filologian, dantza arloan, kazetaritzan, etab. Era berean, ikuskizuna Iruñerriko euskaldunoi eginiko gorazarrea da. Jon Alonso idazle iruindarrak idatzi du testua, eta errexentak Ihitz Iriart eta Aritz Ibañez dira.

 

Itzulpena > Traducción

El Auditorio de Barañain acogerá al pastoral Bidador

El pastoral Bidador, creado en homenaje al artista Joxemiel Bidador, tendra lugar el próximo 19 de marzo a las 20:00 en el Auditorio de Barañain. Las entradas ya están disponible en la web del auditorio y en el número Infolocal 012. Ésta será la segunda y última oportunidad de poder ver el pastoral en la comarca de Pamlona. El estreno fue el 10 de octubre en la plaza de los Burgos de Pamplona. Los colectivos que organizan son Duguna Dantza Taldea, Zaldiko Maldiko, Euskaldunon Biltoki y Karrikiri Elkartea. Es un espectáculo con aspecto suletino. Participarán en torno a ochenta personas. El principal impulsor del espectáculo en Barañain es el Auditorio.

Diseño y desarrollo Tantatic