2020-09-29 Kultura · Cultura

Bertso jaialdia, Auditorioan

Honezkero Barañaingo jaietan ohitura bihurtua zen ostegunetako bertso jaialdia, garaiz kanpo, baina, aurten ere ospatu ahalko da! Hain zuzen, Urriaren 1ean, 19:00etan. Punta-puntako bertsolariz lagunduta gainera: Mintxo Astiz Barañaindarra gure herria ordezkatzen, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze eta Erika Lagoma.

Ekitaldia Barañaingo auditorioan izango da. Ateak 18:30etan zabalduko dira eta ikusleak sartu ahala nahieran eseri ahalko dira, Covid19 aurkako segurtasun neurriak zainduz.

Itzulpena > Traducción

Festival de bertso, en caso de lluvia en el auditorio.

Los bertsolaris que cantarán serán de primera: Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Erika Lagoma, y representando a nuestro pueblo, Mintxo Astiz. El jueves, 1 de octubre, en el patio de la escuela de música, y en caso de lluvia, en el auditorio.

Diseño y desarrollo Tantatic