2015-02-03 Kultura · Cultura

Bertso desafioa Barañain eta Iruñea artean

Ostegunean, hilaren 5ean, Zaldiko Maldiko elkartean 20:00etan

Bertso desafioa bertso eskolen artean (Argazkia:Plazaberri)

Hirugarren bertso desafioa izanen da Barañaingo bertsolari helduentzat. Barañaingo Barañetak Iruñeako Alde Zaharreko Drimtin taldearen aurka lehiatuko dira bertso desafioan hilaren 5ean, Iruñeako Alde Zaharreko Zaldiko Maldiko elkartean 20:00etan.

Barañetak taldeak Mintxo “Attona” Astiz, Iñigo “Pika” Aranguren, Marc Febrer eta Pablo P. Indurain bertsolariek osatzen dute eta Drimtin taldea Unai Uberetagoiena, Mikel Juaniz, Martin Azpiroz, Xabi Zarraluki eta Miguel Angel Ortiz de Guzman bertsolariek.

Aurreko batean Barañaingo helduen Bertso Eskolako lagunek Arrotxapeako bertsolarien aurka lehiatu ziren desafioan, Arrotxapean eta Barañainen egindako saioetan. Desafioak bertsotan praktikatzeko giro onean egiten diren saioak dira.

Itzulpena > Traducción

Desafío de bertsos entre las escuelas de Barañain y Pamplona

El jueves, día 5 a las 20:00 en la sociedad Zaldiko Maldiko se realizará un tercer desafío de bertsolaris entre las escuelas de bertsolaritza de adultos de Barañain “Barañetak” y “Drimtin” del Casco Viejo de Pamplona. En el grupo Barañetak participan Mintxo Astiz, Iñigo Aranguren, Marc Febrer y Pablo Indurain y en el grupo Drimtin Unai Uberetagoiena, Mikel Juaniz, Martin Azpiroz, Xabi Zarraluki y Miguel Ángel Ortiz de Guzman.

 

Diseño y desarrollo Tantatic