Bardoen finalerako pasea jokatuko dute Hego Haizea taldeko bertsolariek

2020-03-03

Datorren larunbatean, Barañaingo Hego Haizea eta Berako Lamixene taldeen arteko lehenego lehia izanen da Tafallako Aguazon Peñan. Barañaingo beste bi talde ziren 2020ko bardoen txapelketan, “Ipar Haizea”eta “bertso piztiak”, baina ez zuten 1. fasea gainditu.

Aurreko astean abiatu zen Bardoak Bertsolari Txapelketako finalaurrekoak, eta finalerako lehen pausua eman zuten 'Bertsonautak' eta 'Atekaberts komeni' taldeek. Barañaingo Hego Haizea taldearekin batera, heldu den ostiralean, martxoren 6an, ariko dira Leitzako eta Sakanako taldeak, Tuterako saioaren itzuleran, eta ikusteko dago “Atekaberts Komenik” finalerako pasea lortuko ote duen.

Datorren larunbatean, finalaurrekoak amaitzeko saioak izanen dira, lehenik Goizuetan, Malerreka eta Lesakakoen arteko irabazlea nor den argituta, txapelketako azken finalaurrekoa izanen da Jaunsaratsen, bertan Barañain eta Berako bertsolariak lehiatuko dira.

Finalaurrekoetatik hiru talde sailkatuko dira finalera. Martxoaren 28an jokatuko da finala, Lizarra Ikastolan, 17:00etan. Honezkero salgai daude sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian, bai eta Lizarra Ikastolan eta Lizarrako Beinat Etxepare euskaltegian.

Diseño y desarrollo Tantatic