Barañaingo trikitixa eta pandero eskolak 20 urte bete ditu

2016-10-07

Barañaingo trikitixa eta pandero eskolak 20 urte bete ditu aurten. Urriaren 3an, larunbata, eskolaren egun handia ospatu zuten. Goizean herritik barna ibili ondoren, Alaitz ikastetxean bazkaltzeko aukera izan zuten. Arratsaldean, eskolako ikasleek kontzertuak eman zituzten, euren gaitasun guztiak eszenatoki gainera eramanez. Gau partean Trikiteens taldeak kontzertua eman zuen.

Diseño y desarrollo Tantatic