2024-02-08 Kultura · Cultura

Barañaingo Momotxorroak gertutik

Alaitz ikastetxeko txikienek Momotxorroak gertutik ezagutzeko aukera izan dute.

Txikienek Momotxorroak probatzeko aukera izan dute.

Asteburu honetan ospatuko dira Barañaingo ihauteriak eta, beste pertsonai askoren artean, Momotxorroak izanen dira herriko kaleen jabe. 

Urtero legez, Momotxorro kuadrilak herriko kaleak hartuko ditu iluntzean, Miel Otxinek udal plazan su hartu aurretik. 

Aurten, Alaitz ikastetxeko ikasle txikienek, aukera izan dute Momotxorroen etxea bisitatzeko. Urtero Momotxorroek bisitatzen zituzten ikasleak Alaitz Ikastetxean, baina aurten ezberdina izan da. 

Asteazken eta ostegun goizean, ikasleek Momotxorroak bisitatu dituzte haien ohiko lokalean. Hemen, ikastetxean prestatutako galderak egin dizkiete, eta Momotxorroak ukitu eta probatu ahal izan dituzte. 

 

Nafarroako Herri Ihauteri tradizionalak, aurtengo protagonista:

Aurten, ordea, Momotxorroak ez dira izanen Nafarroako herri ihauterietako pertsonaia bakarra Baranaingo kaleetan, Nafarroako herri ihauterietako pertsonaia tradizionalak izango baitira herriko kaleak hartuko dituztenak, Hau izan da herri mailan aurten mozorratzeko proposatutako gaia.

Zentzu horretan, Barañaingo jai batzordeak eta Momotxorro taldeak, egunotan, sare sozialetan zabaldu dituzte mozorro proposamen ezberdinak, pertsonai hauetan oinarrituta.

Datozen ostiral eta larunbatean izanen dira Baranaingo Ihauteriak aurten. 

Itzulpena > Traducción

Las mas txikis del Alaitz visitan a los Momotxorros de Barañain

Diseño y desarrollo Tantatic