2014-11-13 Kultura · Cultura

Barañaingo hiru bertsolari gazte Mariano Izeta sariketan

Sarai Robles, Ainara Ieregi eta Mikel Lasarte biharko kanporaketan parte hartuko dute

Ieregi, Lasarte eta Mailharin Bardoak-eko Barañaingo saioan. (Arg.:A.Peña)

Final aurreko kanporaketak bihar, hilaren 14an, izanen dira Arbizun, Iruñean eta Arribe-Atallun eta Iruñeakoan parte hartuko dute barañaingo Sarai Roblesek eta Ainara Ieregik eta Arbizukoan Mikel Lasartek. Hitzorduak 20:00etan izanen dira Iruñeako Alegria Peñan eta Arribeko Satorzulo lokalean eta merendua eginen da saioaren ondoren. Sarrera librea izanen da.

Iruñeako kanporaketan Sarai Robles eta Ainara Ieregi barañaindarrak parte hartuko dute, baita Berako Patxi Castillok, Elizondoko Oier Amianok, Antsoaingo Saioa Alkaizak eta Berriozarreko Manex Mailharinek.

Arbizukoan, aldiz, Mikel Lasarte barañaindarraz gain, Lesakako Maddalen Lopezek, Berako Jokin Pinatxo, Iturengo Iker Gorosterrazu eta Alazne Untxalok eta Azpirotzeko Aitor Irastortzak parte hartuko dute.

Finala Elizondon

Finala azaroaren 21ean ospatuko da Elizondoko errugbi taldeko elkartean. Finala mahai bueltan egingo da, afal ostean 22:00etan. Afari eta saioaren prezioa 15 euroko da eta sarrrerak aldez aurretik erosten ahalko dira Nafarroako Bertsozale Elkartean (nafarroa@bertsozale.eus edo 948143747 telefonoan).

Mariano Izetaren sariketaren seigarren edizioa izanen da hau eta inoizko parte-hartzaile kopururik handiena izanen du, 18 bertsolarik parte hartuko baitute. Sariketa hau Nafarroako bertsolarien harrobia izan da, Xalto sariketarekin batera. Bi sari hauek txandakatzen dira urtero eta helburua Nafarroako bertsolari gazte edo hasiberriei kantatzeko aukera ematea da. Nafarroako Bertsolari Elkarteak antolatzen du, Baztango Udalaren laguntzarekin.

Itzulpena > Traducción

Tres bertsolaris de Barañain participan en el certamen Mariano Izeta

Mañana, viernes 14 de noviembre, se celebrarán las semifinales del certamen de bertsolarismo Mariano Izeta en el que participan tres jóvenes bertsolaris de Barañain, Mikel Lasarte, Sarai Robles y Ainara Ieregi. El primero participará en la semifinal que se celebrará en Arbizu, en el local Satorzulo, mientras que las dos bertsolaris lo harán en la Peña Alegría de Iruña. Ambos actos comienzan a las 20:00 y estarán acompañadas de merienda. La entrada es libre.

Diseño y desarrollo Tantatic