2016-05-06 Kultura · Cultura

Barañaingo Gazte Abesbatza sortzeko aukera luzatu dute

Momento del ensayo de Coral Barañain (Foto:Plazaberri).

Kultura ereiteko, emozioak oparitzeko eta hausnarketak eragiteko helburuarekin sortu zen orain dela 30 urte Barañain Abesbatza. Oraingoan, adin arteko bretxa bat dagoela ohartuta, gazteen abesbatza sortzeko aukera eskaintzen dio Barañaingo gazteriari.

Historiak kantatu eta kantuak kontatuz, Barañain Abesbatzak 30 urte luze hauetan garatutako esperientzia transmititzeko asmoz osatu nahi du gazte abesbatza, espazio bat eskaini nahi dio kantuan aritzea edo trebatzea gustuko duen gazte orori. 16-25 urte bitarteko Barañaingo neska eta mutilei zuzendutako gazte giroa nagusi izango den espazioa sortu nahi da alegia.

Gazteentzat erakargarriak izan daitezken kantak prestatuko dira, estilo ezberdinez gain,  XX. mendeko musika modernoa landuko da, kantua eta koreografiak sartuz. Hau da, bide berriak urratuko dira, taldeari garrantzia emanez eta bertan parte hartuko duten gazteen interesen araberakoak.

Horretaz gain, Barañain Abesbatzak dituen baliabideak eskura izango ditu gazte abesbatza honek, hala nola teklatua, partiturak... baita entseguetarako tokia ere, Sahats eskolan. Maiatza eta ekaina bitarte izanen da gazte abesbatzan izena emateko epea, datorren ikasturteko irailean hasteko asmoarekin. Taldea behin sortuta, astelehenetan izanen dira entseguak, 18:00ak aldera.

Informazioa jaso eta izena emateko honako posta elektroniko helbidera idatzi daiteke, correo@coralbaranain.com edota 679 084 397 telefonora deituz.

Itzulpena > Traducción

Animan a crear una coral juvenil en Barañáin

La Coral Barañáin comenzó  hace 30 años a cantar historias y contar canciones con el objetivo de sembrar cultura, regalar emociones y provocar reflexiones. Ahora, ofrece la oportunidad de crear una coral juvenil a jóvenes de Barañáin entre 16 y 25 con interés en comenzar o desarrollar en el canto.

La intención es transmitir la experiencia adquirida de Coral Barañáin durante todos estos años, además de facilitar recursos como partituras, teclado o espacio para ensayo. Al mismo tiempo, se prepararán canciones atractivas para los y las jóvenes, donde se dará cabida a la música moderna del siglo XX. que se podrá fusionar con coreografías.

El plazo de inscripción se desarrollará entre los meses de mayo y junio, para así dar comienzo a la coral juvenil en septiembre. Una vez creado el grupo, se reunirá en los ensayos los lunes hacia las 18:00 de la tarde.

Para más información se puede enviar un correo electrónico a correo@coralbaranain.com o llamar por teléfono al número 679 084 397.

Diseño y desarrollo Tantatic