2015-04-27 Kultura · Cultura

Barañaingo euskal idazle eta bertsolari gazteentzat sariak

238 lan aurkeztu dira euskarazko XXVI. Literatura Lehiaketan, iaz baino 54 gehiago.

Irabazle guztiak, Udaleko zinegotziekin eta Iñaki Anduezarekin, ostiralean Udaletxean egindako sari banaketan (Argazkia: Plazaberri)

Etorkizuna dago euskarazko literatur sorkuntzan eta bertsolaritzan, datuek erakusten dutenez. Barañaingo XXXVI. Literatura Lehiaketa Haur eta Gazteentzat Euskaraz sariketara aurtengo edizioan 238 lan aurkeztu dira, iaz baino 54 gehiago. Lehiaketan parte hartu zezaketen Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako Barañaingo idazle eta bertsolari gazteek, ipuinak eta bertso paperak modalitateetan. Lan hoberenen egileei sariak banatu zizkieten iragan ostiralean Udaletxean eta idazlanak liburuki batean argitaratuko dira.

Aurtengo saridunak honakoak dira:

Ipuinen artean, Lehen Hezkuntzako (LH) 3. mailan lehenengo saria “Lagunak betirako” Iratze Mauleon Arnaizen lana eta bigarren saria “Martin eskiatzen” Andoni Astrain Zabaleguirena.

LH 4. mailan lehenengo saria “Josebaren ametsa” Amaia Nazabalen lana eta bigarren saria “Lauraren bidaia” Nahia Biurrunena.

LH 5. mailan lehenengo saria “Pultsera boteretsua” Izadi Biurrun Mendiaren ipuina eta bigarren saria “Izkutuko bertsolaria” Ainara Gorostidi Garciarena.

LH 6. mailan lehenengo saria “Oroimena” Paula Crespo Lamelasen idazlana eta bigarren saria “Koloreekin ametsetan” Itsaso Arraras Morenoren lana.

DBH 1. mailan lehenengo saria “Argia eta iluntasuna” Ane Cestauren lana eta bigarren saria “Basoko abesti lehiaketa” Mikel Isorena.

DBH 2. mailan, lehenengo saria “Hezurrak” Sara Del Ríoren lana eta bigarren saria “Amodio Gozoa” Irati Turrillasena.

Bertso paperak

LHko 4. mailan sariduna Judith Oroz Urmenetaren “Korrika” bertsoa izan da eta LHko 5. mailan, Mikel Iriarte Rojoren “Natura”.

Bigarren Hezkuntzan, DBH 1. mailan “Pobrezia” Patricia Garde Chaoren bertsoak eta DBH 2. mailan Ama Leire González Etxenagusiaren “Ama” bertso paperak.

Epaimahaia

Aurkeztutako 238 lanak baloratzen Alaitz eskola eta institutuko eta Sahats euskaltegi irakasleak izan dira. Alaitz institututik Jokin Muñoz, Josu Goienetxe, Jon Barberena eta Uxue Arbe; Alaitz eskolatik, Iñaki Andueza eta Jose Luis Ladrero. Sahats euskaltegitik Ascen Argandoña, Josu Asurmendi, Josu Mujika, Joxerra Olano eta Aitziber Garralda irakasleak.

Itzulpena > Traducción

Premiados los y las autoras de los mejores cuentos y bertsos escritos en euskera

El pasado viernes se repartieron los premios a los y las autoras de los mejores cuentos y bertsos escritos presentados al XXVI Certamen de Literatura Juvenil e Infantil en Euskera organizado por el Ayuntamiento de Barañain. A esta edición se habían presentado 238 obras, 54 más que el año pasado, que fueron evaluadas por un jurado compuesto por 11 profesores y profesoras del instituto y escuela Alaitz y el profesorado del euskaltegi Sahats.

Los y las jóvenes premiadas han sido:

En la categoría de cuentos, 3º curso de Primaria: Iratze Mauleon Arnaiz y Andoni Astrain Zabalegui. En 4º curso Amaia Nazabal y Nahia Biurrun. En 5º curso Izadi Biurrun Mendia y Ainara Gorostidi García. En 6º curso Paula Crespo Lamelas e Itsaso Arraras Moreno. En 1º de ESO Ane Cestau y Mikel Iso y en 2º de ESO Sara Del Río e Irati Turrillas.

En la categoría de bertsos escritos, en 4º curso de Primaria Judith Oroz Urmeneta y en 5º curso Mikel Iriarte Rojo. En 1º de ESO Patricia Garde Chao y en 2º de ESO Leire González Etxenagusia.

Diseño y desarrollo Tantatic