2014-10-07 Kultura · Cultura

Barañaingo Bertso Eskola handitzen eta adin tarte berrietara zabaltzen ari da

Ikasturteko lehenengo saioa, atzo Haizea kultur Elkartean. Arg.: Plazaberri.

Aurten dagoeneko 14 pertsonek izena eman dute helduen taldean. 4 dira gazte taldea osatzen dutenak eta 9 Alaitz eskolan izen emandakoak.

Aurten gainera, Alaitz institutura zabaldu egin da bertso eskola eta dagoeneko 7 dira izena eman duten nerabeak. Honako honetan izena emateko epea irekita dago oraindik Nafarroako Bertsozaleen Elkartera deituz  948 14 37 47 eta 669 15 67 36 telefonoetara edo nafarroa@bertsozale.com posta elektroniko bidez kontaktuan jarriz. Ikasturte osorako izen emateak 60€ dira eta asteazkenetan 19:00etan Kultur Etxean izango da Ainara Yeregi bertsolari Barañaindarrak emango duen ikastaroa.

Iruñean ere hasiberri diren helduentzako

Bestetik, heldu hasiberrientzako bertso eskolan izena emateko epea zabalik dago oraindik. Nafarroako Bertsozaleen Elkarteak Iruñeko Udalarekin batera eta sormen tailerren baitan asteazkenero 19:00etatik 21:00etara, Nafarroako Bertsozaleen Elkarteko egoitzan (Baratzeetako zeharkalea 2 behea, Errotxapea). Azaroaren 12an hasi eta abenduaren 17ra bitarte izango da ikastaroa. Izena emateko epea irailaren 22tik 26ra. 010 edo 948 420 100  telefonoetara deituta. Matrikulak 23€ kostea dauka.

 

 

Itzulpena > Traducción

La Bertso Eskola de Barañain crece cada año

Este año son 14 las personas que conforman el grupo de las y los mayores. 4 son las y los jóvenes que han dado su nombre en el grupo juvenil y 9 en el de txikis.

Además, este año, la Bertso Eskola de Barañain pretende crear un grupo en el instituto Alaitz. Ya son 7 las y los alumnos que han dado su nombre y todavía está abierto el plazo para inscribirse. Se podrá hacer llamando a los teléfonos  948 14 37 47 y 669 15 67 36 de la Nafarroako Bertsozale Elkartea o mandando un email a nafarroa@bertsozale.com. El coste del curso es de 60€ y tendrá lugar todos los miércoles a las 19:00 en la Casa de Cultura. La bertsolari y berinianense Ainara Yeregi será la encargada de impartir este curso.

Diseño y desarrollo Tantatic