2014-06-11 Kultura · Cultura

Barañaingo "Akelarrea" hilaren 23an Donibane gauarekin batera

Gaur 19:00etan eginen da lehenengo entsegua Lakuko Anfiteatroan

Akelarrea eginen da Donibane gauean Lakuan (Arg.: Plazaberri)

Aurtengo Barañaingo jaiek badakarte aldaketa nabarmena herri programazioan. Izan ere, orain dela urte nahiko jaietako ostiralean Akelarrea egiten dute herriko gazteek baina aurten ekitaldia ekainaren 23ra aurreratu dute, Donibane Gauera. Gaur, hilaren 11an izanen da prestaketarako lehenengo entsegua 19:00etan Lakuko anfiteatroan. Datozen entseguetako datak erabakiko dituzte gaurko entseguan.

Antolatzaileetako batek agertu duenez, hainbat arrazoi daude aldaketaren inguran, horien artean, garrantzia eman nahi izan diotela akelarriari, parte hartzea bultzatzeko asmoz, «jaietan parte hartuko ez luketen pertsonak parte hartzera animatzeko», dio, alegia. Bestalde, Donibaneko suarekin zerikusia duen ekitaldia delako, izan ere, akelarrea, Donibaneko suak bezala, tradizio paganoko ospakizuna du oinarrian.

Sorginak, iratxoak, akerrak, basapiztiak, izaki libreak… deituak daude beraz, ekainaren 23ko akelarrean parte hartzera, 23:00etan izanen dena Lakuan. «Akelarrea prestatzen gabiltzan taldetik animatzen ditugu, haur, gazte zein helduei parte hartzera, bai akelarrean bertan baita bere egituraketan laguntzera», adierazi dute.

Itzulpena > Traducción

"Akelarre" la noche de San Juan en el Lago

Este año el programa festivo trae una novedad, ya que el "Akelarre" que habitualmente tenía lugar el viernes de fiestas se traslada a la noche de San Juan. De este modo las hogueras de San Juan y el Akelarre, ambas celebraciones paganas se celebrarán la misma noche y el objetivo es animar a la participación. Para preparar este "Akelarre" hoy, 11 de junio a las 19:00 se realizará el primer ensayo en el anfiteatro del Lago. Desde la organización animan a niños, niñas, jóvenes y personas adultas a participar, bien sea en el propio Akelarre como en su preparación. Los siguientes ensayos se decidirán tras la primera toma de contacto y el Akelarre se celebrará el lunes 23 a partir de las 23:00.

Diseño y desarrollo Tantatic