2014-10-13 Kultura · Cultura

Azken astea "Barañain Hiria" argazki lehiaketara lanak aurkezteko

Ostiralean, urriaren 17an bukatzen da epea

Carlos Bravok irabazi zuen lehengo saria 2012ko edizioan irudi honekin

Martxoan iragarri zen "Barañain Hiria" argazki lehiaketaren 19. edizioa abian zela eta aste honetan bukatzen da lanak aurkezteko epea, zehazki, hilaren 17an, ostiralean. Argazki lehiaketa Ramon Tranchero argazkilariaren omenez egiten da eta hiru sari nagusi ditu: 1.500 euro lehenengo sari bat eta 1.000 euroko beste bi sari. Baita sari berezi bat dago, 1.000 eurokoa, sexu berdintasuna hobekien erakusten duen argazkiarentzat.

Edozein argazkilarik parte hartu dezake, profesionala ala amateurra. Bakoitzak gehienez bi lan jatorrizkoak, saritu gabeak eta argitaratu gabeak aurkeztu ditzake. Argazkiak edozein teknikarekin egin daitezke, gehienez 40x50 cm-koak izan behar dira eta luma kartoi edo passe-partout zurrun batean aurkeztu behar dira Kultur Etxean urriaren 17ko 14:00ak baino lehen. Argazkiaren atzekaldean izenburua jarri behar da eta erantsitako gutun-azal itxi batean sartu behar ditu egileak bere datuak, gutun-azalaren aurrekaldean argazkiaren izenburua jarri behar duelarik.

Azaroaren 7an ezagutzera emanen dira saritutako lanak, baina sariak hutsik ere deklaratu daitezke. Aurkeztutako lanekin Udalak erakusketa antolatu dezake 2015eko otsailaren 28a baino lehen.

Lehiaketaren oinarriak Kultur Etxean kontsultatu daitezke.

Itzulpena > Traducción

Última semana para presentar obras al certamen fotográfico

Desde marzo se podían presentar fotografías al certamen "Ciudad de Barañain" 2014 en honor a Ramón Tranchero y el plazo termina este viernes, 17 de octubre a las 14:00. El certamen cuenta con tres premios principales: un primer premio de 1.500 euros y dos premios de 1.000 euros, además de un cuarto de otros 1.000 euros a la fotografía que mejor refleje la igualdad de sexos. Cada autor o autora puede presentar hasta dos fotografías, originales y no premiadas, envueltas y montadas sobre cartón pluma o paspartú rígido con medidas de 40x50cm. Las obras ganadoras se conocerán el 7 de noviembre, aunque los premios también pueden declararse desiertos.

Las obras deben presentarse en la Casa de Cultura, donde también pueden consultarse las bases del certamen.

Diseño y desarrollo Tantatic