2021-02-03 Kultura · Cultura

Aurten ez da inauteririk ospatuko

Nafarroako beste hainbat udalerritan gertatu den bezala, aurten Barañaingo inauteriak bertan behera geratuko dira Covid19az kutxatutakoen gorakada baretzen hasiko den airea duen garai honetan.

Barañaingo Jaibatzordea, 2020an erakutsi zuen bezala, beti dago prest egoera zailenetan ere egokituko litzatekeen planik antolatzeko. Aurtengo inauteriei dagokienez, bazuten egitarau xumea egiteko asmoa, jendarteko distantzia aintzat hartuta eta gure herriko hainbat plaza koloreztatuz. Bertsolariak hemen, momotxorroak han... Proiektu txikia izanik ere, Udaletxeko Kultura arloan jada hura aurrera eramateko arazoak  izanen zirela susmatu zuten, eta hala izan da. Barañaingo alkateak ezetza eman zion inauterietako jarduera kultural orori, pandemia garaiak eskatzen dituen segurtasun neurriak guztiz errespetatuko direla bermatzearren, beste udalerri askok egin duten bezalaxe.

Covidaren zomorroak dirauen bitartean, mozorratzerik ez.

Itzulpena > Traducción

Carnavales cancelados

Al igual que en otros pueblos de Nafarroa, Barañain no celebrará los carnavales este año. La Jai Batzorde de Barañain, como demostró a lo largo de 2020, estaba preparado para afrontar el reto que supone organizar un evento cultural acatando las normas de seguridad y ofrecer un humilde programa en estas fechas. Unos bertsolaris en una plaza, momotxorros en otra... No pretendían abarcar mucho, y aún siendo un proyecto pequeño, el área de Cultura del Ayuntamiento ya preveía que no sería posible llevarlo a cabo. Y así ha sido, la alcaldesa de Barañain no le ha dado el visto bueno, y no se celebrará ningún tipo de acto especial en carnavales, con el fin de garantizar la seguridad de los y las vecinas de la localidad.

 

Diseño y desarrollo Tantatic