2015-11-16 Kultura · Cultura

Aurten ere, abian dira lau bertso eskola herrian

Barañaingo 40 pertsona inguruk parte hartzen dute herriko bertso eskoletan. Hiru taldek Bardoak ekimenean parte hartzeko asmoa dute.

Joan den urteko helduen bertso eskolaren klase bat. Argazkia: Utzitakoa.

Gaur egun, lau bertso eskola daude Barañainen eta osora, 40 pertsona inguruk dihardute bertso lanetan. Bide luzea eta emankorra du bertsolaritzak herrian, eta urtero arrakasta izaten dute herriko bertso eskolek. «Arraroa da, hau ez baita Lesaka», dio Mintxo Astiz bertsolariak. Aipatu du, gainera, saiatzen ari direla bosgarren talde martxan jartzea, Alaitz Institutuko ikasleekin.

Helduen bertso eskola orain dela lau urte jarri zuten abian, eta hamar bat pertsonak parte hartzen dute astean behin kantatzen. Xabier Terrerosen gidaritzapean, hitzen jolasari ekiten diote. Gainera, heldu den urtean ospatuko den Bardoak ekimenean parte hartuko dute bi taldek. Bardoak bi urtean behin Nafarroako taldekako bertso ekimena da.

Gazteen bertso eskola da denetan zaharrena, zazpi urte daramate eta lau gaztek osatzen dute. Alaitz Ikastetxean hasi zen talde hau, eta urteak pasa ahala jarraitu dute bertso eskolaren ibilbidea. Bardoak-en parte hartuko dute hauek ere.

Alaitz ikastetxeetan jasotzen dute ere bertso eskola 9 haurrek. 4. eta 6. mailako ikasleak dira, eta gogotsu ekiten diote bertsoari. Haurrak bertso mundura gerturatu eta haien artean bertsoekiko zaletasuna piztea du xede bertso-eskolak. Horretaz gain, 2. dbhko 10 bat ikaslek beste talde bat osatzen dute Barañaingo kultur etxean. Ainara Ieregi barañaindarra da azken bi bertso eskola hauen irakaslea.

Itzulpena > Traducción

Cuatro bertso eskolas este año en Barañain

Con el comienzo del curso, se han puesto en marcha cuatro bertso eskolas en Barañain, y alrededor de 40 personas del pueblo participan en ellas. El bertsolarismo lleva ya un largo recorrido en Barañain, y año a año crece la demanda en las bertso eskolas. Además, se está intentando formar un quinto grupo con los alumnos de bachillerato del Instituto Alaitz.

Este año, el grupo de los adultos cumple cuatro años y 10 personas participan en él. El bertsolari Xabier Terreros dirige la clase, y han informado que tienen pensado participar en la iniciativa Bardoak del año que viene.

El grupo más antiguo es el de los jóvenes, que ya lleva siete años juntándose a practicar y mejorar bertsos. El grupo lo conforman cuatro jóvenes y comenzaron su andadura en el colegio Alaitz.

Nueve niños de cuarto y sexto de primaria del colegio Alaitz también reciben clases de bertsos, y como en años anteriores se ha conformado otro grupo con 10 alumnos de 2º ESO. La bertsolari de Barañain Ainara Ieregi es la profesora de estos dos últimos grupos.

Diseño y desarrollo Tantatic