2020-10-02 Kultura · Cultura

Auditorioak bertso jaialdiarentzat ateak zabalik

Aparteko bertso-saio batez gozatu ahal izan dute Barañaingo Auditoriora gerturatu diren bertsozaleek, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Erika Lagoma eta Mintxo Astiz bertsolariei esker.

Barañaingo jaietan ezin ospatu, baina, antolatzaileek onartu izan dute orduan egin izan balitz baino ikusle gehiago bildu dituela bertso jaialdiak orain. 100 bertsozaletik gora bertaratu dira Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Erika Lagoma eta Mintxo Astizen ahapaldiak entzutera, lauek emankizun paregabea eskaini dutelarik, gozatu eta gozaraziz. Auditorioak, honen aurretik gora-beheratsu eta denbora luzez itxita eman duenak, tamaina bikaina eskaini dio jaialdiari, ez baita ez handi ez txiki geratu, eta kantatzera gonbidatutako lauen handitasuna isladatu ditu. Segurtasun neurriek ez dute giro ona sortzea ekidin, eta bai seriotik zein umoretik, asko dira musukopean bizi izan diren emozioak. Bart gaueko lurrikarak, Kataluniako erreferenduma, porruek gordetzen dituzten sekretuak, orbainak eta tortuta bera izan dituzte bertsolariek helduleku, besteak beste. Saio honetako zenbait ahapaldi ikusgai izango dira bertsoa.eus helbidean.

Itzulpena > Traducción

El auditorio abre sus puertas al festival de bertsos

El festival de bertsolaris que tenia que haberse celebrado en las fiestas de Barañain ha tenido una genial acogida en el auditorio, recibiendo a más de 100 bertsozales tanto del pueblo como de Iruñerria. Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Erika Lagoma y Mintxo Astiz han ofrecido un espectáculo de primera desde el comienzo hasta el final, deleitando al público, tanto desde el humor como de la seriedad. El ambiente ha sido excelente pese a las medidas de seguridad, y el auditorio a resultado estar a la medida de la actuación.

Diseño y desarrollo Tantatic