2013-10-16 Kultura · Cultura

Asteko bertsorik hoberena

Astero Barañaingo Bertso Eskolako lagunek klasean egindako bertsorik hoberena emanen digute

Akelamendiren urteurrenean bertsolariek egindako saioa (Argazkia: Akelamendi)

Barañaingo Bertso Eskolaren ekimenaz astero klasean egindako bertsorik hoberena erakutsiko digute. Eskerrak ematen dizkiegu hemendik Barañaingo bertsolariei ekarpen hau egiteagarik. Hau da aukeratu dutena:

Donostian eta Ondarrun
ernaldu egin zen hazia
Irunerrira iritsiz
duintasun irrintzia
geurean justizia ordutik
laranjaz dugu jantzia
egunsentiko eguzkia
gaur da desobedientzia.
Inposaketak Madrilen
Beti dauka audientzia
baina herriak letra larriz
idatzi du sententzia
harriz harri eskuz esku
egin dugu harresia
ta Euskal Herri guztian
aditu da garrasia.

Itzulpena > Traducción

El mejor bertso de esta semana

La Escuela de Bertsolaritza de Barañain nos mostrará cada semana el que consideran que ha sido su mejor bertso de la clase. Desde aquí agradecemos a los bertsolaris esta aportación.

Diseño y desarrollo Tantatic