Alaitzeko haurrekin egon dira Olentzero eta Mari Domingi

2015-12-23

Ilusioz eta emozioz beterik harrera beroa egin zieten atzo Alaitz Ikastetxeko haurrek Olentzero eta Mari Domingiri. Gelaz gela ibili zen bikotea haur guztiak agurtzen, eta musika, dantzak eta gaztainak ez ziren faltatu ohi den moduan.

Ostegunean, Olentzero berriz bisitatuko du Barañain, eta egitarau oparoa prestatu dute ongietorria emateko. 18:00etan Olentzero eta Mari Domingirekin kalejira izanen da herriko kaleetatik.

Harrera beroa egin zioten haurrek Olentzerori. Argazkia: Agustin Peña.
Diseño y desarrollo Tantatic