Akelamendi dantzatzen ikasteko aukera jaien aurretik

2023-06-12

Akelamendi dantzatzen ikasteko ikastaroa antolatu dute Barañaingo hainbat herritarek, eta datorren ostegunean izanen da azken saioa. Arratsaldeko 18.00etan izanen da Alaitz ikastetxeko patioan dantza hau ikasteko azken aukera aurten jaien aurretik, ekainaren 1ean eta 8an saioak ere izan direlarik.

 

Doako ikastaroa da eta ez dago izena eman beharrik. Nahikoa izanen da interesa duenarentzat datorren ostegunean, hilak 15, Alaitz ikastetxeko patioan agertzea arratsaldeko 18.00etan.

Diseño y desarrollo Tantatic