2014-11-05 Kultura · Cultura

Aitzol Lasa barañaindarrak Nekatoenean egonaldia egin du liburua idazteko

Liburua idazteko beka jaso zuen eta hilabetea egin du Hendaiako landa etxean.

Aitzol Lasa, Aintzane Lasarte eta Pantxoa Etchegoinekin. (Arg:Utzitakoa)

Iragan urriaren 6tik azaroaren 2ra arte Abadiako Gazteluaren lurretan dagoen Nekatoenea baserrian izan da Barañaingo Aitzol Lasa Oyarbidek. Bertan hilabetea liburua prestatzen eman du, Euskal Idazleen Elkarteko, Euskal Kultur Erakundeko eta Euskal Itsasbazterreko Ingurumen Aldeko Ekimen Zentro Iraunkorraren 2014ko Nekatoenea bekaren onuradun izan delako. Liburua “Usategiaren printzipioa” titulua izanen du.

Beka jasotzeko matematika eta literatura uztartu eta gazteei gerturatzeko proiektua aurkeztu zuen. Izan ere, Aitzol Lasa matematikaria eta NUPen eta zenbait ikastetxeetan irakaslea da eta 2012an “Hodeietan” liburua idatzi zuen 2011ko CAF-Elhuyarreko gazteei zuzendutako zientzia-narrazioak kategoriako saria irabazi ondoren.

Liburu berria

«Argitxu Azkarrena aurkeztu beharko dizuet, lehenengo eta behin. Hura izango da liburuko pertsonaia nagusia. Neskatila ausarta eta zenbakiekin abila. Baserritik herrira jaitsitakoan izango du lapurreta baten berri, eta hura argitzeko ahalegin betean sartuko da. Beltza, txakur leiala, izanen du laguntzaile. Argitxuren baserritik hurbil, Carmenen Baseliza dago. Eta baselizaren aurrez aurre, zenbait usategi...», azaldu du Lasak Usategiaren Printzipioa blogean. Misterio hura ebazteko asmoz, protagonistak Usategiaren Printzipioa ezagutu beharko duela gaineratzen du egileak.

Egonaldia iraun zuen bitartean Donibaneko Sainte Marie ikastegiko ikasleen bisita izan zuen, haiekin mintzaldia eta tailerra egin zuelarik

Itzulpena > Traducción

El berinianense Aitzol Lasa ganador de una beca para escribir un libro

En una casa situada dentro del privilegiado y tranquilo Domaine de la Abbadia de Hendaia ha escrito el autor de Barañain Aitzol Lasa su nuevo libro gracias a una beca concedida por la Asociación de Escritores Vascos, la Asociación Cultura Vasca (EKE) y el CPIE Littoral basque (Centro Permanente de Iniciativas para el Medio Ambiente).

Autor de “Hodeietan” una novela de ciencia para jóvenes escrito en 2012, también gracias a un premio, Aitzol Lasa ha comenzado en Nekatoenea su nueva novela “Usategiaren Printzipioa” donde conjuga de nuevo la ciencia y la literatura y dirigida también a la juventud.

La beca le ha permitido estar un mes en esa casa, desde el 6 de octubre al 2 de noviembre, donde además de escribir también ha realizado un taller y charla con el alumnado de un colegio de los alrededores.

Diseño y desarrollo Tantatic