2023-06-26 Kultura · Cultura

AFU Taldeak agur esan zuen Barañainen

Barañaingo taldeak ostiralean eman zuen bere azken kontzertua

Afu taldearen azken kontzertuko irudia

Berezia izan zen ostiraleko gaua Barañaingo txoznagunean. Barañaingo Afu taldeak, agur esan baitzuen bere azken kontzertu zirraragarri batean.

"Betiko Afu. Eskerrik asko zuekin hegan eramateagatik" zioen kontzertuaren lehenengo lerroan ikusten ahal zen makildun pankarta erraldoi bat. Mikrofonoa ere hartu zuten taldearen jarraitzaile eta lagunek, euren ibilbidea hitzez eskertzeko.

Taula gainetik taldearen ibilbide osoan zehar haiekin egondako hainbat lagun ere pasa ziren ostiralean, taldearen eta bidearen parte izandakoak.

Ekitaldia txosnetan izan zen, urteetan zehar taldearen emanaldi ugariren lekuko izan den gunean.

2007an sortu zen AFU taldea, herriko hainbat musikarik osatuta, Barañaingo Gaztetxearen parte zen Afujerotik aterata. Urte horretan eman zuten beraien lehenengo kontzertua, orain dela hamasei urte, Barañaingo Txoznagunean. Honek ere ostiraleko kontzertua oso berezia izatea eragin zuen. Orduz geroztik, eszenatoki ugari zapaldu dituzte taldeko musikariek.

2015ean kaleratu zuten "Zoroak hegaz doaz", eta, ondoren, 2020an, "Larruazalean" albuma.

Seguraski AFUren erretiroaren albistea tristuraz hartu zuten zaleek, baina baita esker oneko sentimenduz ere, txoznagunean ikusi ahal izan zen moduan. Asko izan ziren kontzertu hau galdu nahi izan ez zuten lagunak.  Taldearen azken kontzertua bere ibilbideari egindako omenaldi hunkigarria izan zen beraz, Barañaingo komunitatearen bihotzean luzaroan mantenduko den poz eta nostalgiaz beteriko agurra.

 

Itzulpena > Traducción

Afu se despidio en Barañain

Especial fue la noche del viernes en las txoznas de Barañáin. El grupo Afu de Barañáin, se despidió de los escenarios en uno de sus últimos y mas emocionantes conciertos.

"Betiko afu. Gracias por hacernos volar ", se podía ver en una pancarta en la primera fila del concierto. También tomaron el micrófono los seguidores y amigos del grupo para agradecer verbalmente su trayectoria.

Por encima del escenario también pasaron el viernes varias personas que estuvieron con ellos durante la trayectoria del grupo, que han formado parte del grupo y de su camino.El acto tuvo lugar en las txoznas, un espacio que durante años ha sido testigo de numerosas actuaciones del grupo.

El grupo AFU nació en 2007, formado por varios músicos locales, saliendo de Afujero, que formaba parte del Gaztetxe de Barañáin. Ese año dieron su primer concierto, hace dieciséis años, en el Txoznagune de Barañáin. Esto también hizo que el concierto del viernes fuera muy especial. Desde entonces, numerosos escenarios han sido pisados por los músicos de la banda.

En 2015 lanzaron "Zoroak hegaz dira", y después, en 2020, el álbum "Larruazala".

Probablemente la noticia de la retirada de la AFU fue acogida con tristeza por parte de la afición, pero también con un sentimiento de agradecimiento, como se pudo comprobar en el concierto del viernes.

Diseño y desarrollo Tantatic