2020-10-08 Kultura · Cultura

Aforoa goraino Gorria emanaldian

Miren Amuriza bertsolaria eta Askoa Etxebarrieta "La Pulga" flamenko dantzariak elkarrekin sortutako "Gorria" emanaldia eskaini zuten atzo Udaletxeko erabilera anitzeko aretoan. Begirada azkar batez hain desberdinak ematen duten bi kultura elkar nola elika dezaketen erakutsi zuten, armoniaz eta bizitasunez gainera.

Barañaingo udaletxeko erabilera anitzeko aretoa goraino bete zen, segurtasun neurriak aintzat hartuta, noski. 30 lagun inguru gerturatu ziren emanaldiaz gozatzera, Miren Amuriza eta Askoa Etxebarrieta "La Pulga" bikoteak kolore gorriz inguratu eta kantua eta dantza baliatuz arrapatu zituztenak. Musika ere ederra izan zen, gitarra eta perkusioa, Amurizaren ahotsa eta "La Pulga"ren zapaten hotsaren kulunkan, bertara joandako kultur-zaleak kopla, flamenkoa eta euskal olerkigintzan murgildu ahal izan ziren.

Itzulpena > Traducción

El aforo hasta arriba en el espectáculo Gorria

Gorria, un espectáculo de Miren Amuriza la bertsolari y Askoa Etxebarrieta “La Pulga” la bailaora flamenca. Alrededor de 30 personas disfrutaron del espectáculo de danza flamenca y copla en euskera en la sala de usos múltiples del ayuntamiento de Barañain, llenando el aforo estipulado por las normas de seguridad anti-Covid19. Envueltos en luz roja, deleitados por la guitarra y percusión y la voz de Amuriza y el baile de “La Pulga”, los aficionados de la cultura ahí presentes pudieron ver cómo casaban dos culturas, aparentemente distintas, de una forma armoniosa en torno a la idea del color rojo y la profunda reflexión que nos ofreció la pareja de artistas sobre el.  

 

Multimedia

Diseño y desarrollo Tantatic