5 barañaindar Nafarroako eskolarteko txapelketan

2019-04-05

33. urtemuga ospatzen du aurtengoan txapelketak, eta pasa den urtean Maravillas Gaztetxeak hartu bazuen, Arantzako Eskolaren txanda izanen da oraingoan. Saioa, 18:30etatik aurrera izanen da, doan eta merendua eskeiniko dute ondoren.

Amaia Lasheras, Beñat Astiz, Enma Murillo, Idurre Villanueva eta Zuhara Zaratiegi  izanen dira parte hartzaileak.

Parte hartzaile guztiek, kopla edo bertsoa, 4 oinak emandako bertsoa eta Hitza gaitzat hartuta kopla edo bertso bana  egin beharko dute, eta epaileek adostutakoaren arabera 6 bertsolari sailaktuko dira. Ondoren, binaka, gaia emanda, bina bertso zortziko txikian eta hiruna kopla egin ostean bi bertsolari pasako dira buruz burukora.

Lan guztiak amaituta, puntu gehien dituen bertsolariak jantziko du txapela. Gainera, sailkatzen diren biak, Nafarroako ordezkari gisa, ekainaren 8an Saran jokatuko den Euskal Herriko Eskolartekorako pasea izanen  dute. 

Diseño y desarrollo Tantatic