4 barañaindar Bertsokabi sariketako 2. edizioan

2019-10-01

Eugenio Arraizaren omenezko sariketa urriaren 3an abiatuko da lehen kanporaketarekin Terminal, Alde Zaharreko tabernan. Bertan, Ainara Ieregi barañaindarra izango dugu Saioa Alkaizarekin batera beste bi bikoteren aurkako lehian. 

Datorren astean, Beñat Astiz gaztea, Amaia Elizagoienekin batera, Nabarreriako Elkartasun Etxean izanen den saioan kantatuko du, Zabaldin. Ostegunean, arratsaldeko 19:00 ospatuko da. 

Eta hirugarren eta azken kanporaketan, Mikel Lasarte eta Sarai Robles bikote barañaindarra, urriaren 17an lehiatuko da, Mendillorriko Antzara espazioan.

Kanporaketa bakoitzean gailentzen den bikoteak lortuko du finalerako pasea, eta hau, urriaren 24an, Karmen kaleko Herriko Tabernan izanen da.

Diseño y desarrollo Tantatic