2016-03-07 Kultura · Cultura

3000 ikasletik gora izan dira Auditorioan musika ikuskizunetan

Iragan ostiralean amaiera eman zitzaion Auditorioak aurrera atera duen eskola kontzertuei.

Ikuskizunaren irudietako bat (Argazkia: Auditorioa)

Nafarroako Gobernuarekin elkarlanean, 3.000 ikasletik gora parte hartu zuten Auditorioak, La Caixako Gizarte Lanarekin eta Nafarroako Kutxaren Fundazioaren laguntzarekin, antolatutako musika kontzertuetan. Barañain, Iruñea, Fontellas, Azagra, Baztan, Olite, Arguedas, Zubiri, Noain, Sada eta Urrotzeko 30 ikastetxeetako ikasleek gozatu ahal izan zuten “El coleccionista de paisajes” ikuskizunarekin. Iragan ostiralean, gainera, ikuskizuna familia guztientzako errepikatu zen Auditorioan eta txikiek eta beraien gurasoek Debussy eta Stravinskyren musikan oinarritutako ikuskizunarekin gozatu ahal izan zuten.

Egitasmo honekin Auditorioak Nafarroako Gobernuaren Kultura Sailarekin elkarlana berreskuratu nahi du. Izan ere, aurtengo nafarroako aurrekontuetan 200.000 euroko diru laguntza jasoko du Barañaingo espazio eszeniko honek. Auditorioak etorkizunera begira hiru arlotan garatzeko asmoa adierazi du: hezkuntza eta gazteria, familia eta dantza. Lehenengoan, hezkuntzara begirako jarduerak kokatzen dira, eta bertan Gizarteratzeko Arte Eszenikoen Zentroaren sorrera -gizarte bazterketa egoeran dauden gazteeri begirako egitasmoa- kokatzen da eta baita ere, eskola kontzertuak. Beste ildoa, dantzarekin zerikusia duena, etorkizunera begira dantzan berezitu nahi da Barañaingo Auditorioa. Dagoeneko dantzaren nazioarteko egunean urteak daramatza jarduera eta gala ekitaldiak antolatzen eta baita egitarauan dantzari begirako ikuskizunak eta klaseak eskaintzen. Azkenengoak, familiari begirako jarduerak, egitarauan ikusi daiteke familia osoari begirako jarduera ugari antolatzen baitira.

Itzulpena > Traducción

3.000 escolares acuden a los espectáculos musicales organizados en el Auditorio

El Auditorio de Barañain continúa con su objetivo estratégico de aunar educación y cultura acogiendo los conciertos escolares de “El coleccionista de paisajes”, de la mano del Departamento de Educación y con la colaboración de la Obra Social de La Caixa y la Fundación Caja Navarra. Fruto del acuerdo 3.000 escolares de 30 colegios de Navarra pudieron disfrutar de este espectáculo musical que también se ofreció a todo el público el pasado viernes.

Los conciertos escolares y familiares forman parte del una de las líneas estratégicas que pretende seguir el Auditorio. Dentro de esta línea educativa también se sitúa la creación del Centro de Artes Escénicas para la Inclusión Social, una iniciativa que surge del programa “Creciendo con Arte” llevado a cabo en 2014 y orientado a jóvenes en riesgo de exclusión.

Otras dos líneas estratégicas del Auditorio para los próximos años son los espectáculos familiares, que ya se pueden observar en su programación y la danza, en la que se está convirtiendo en referencia en Navarra gracias al número de espectáculos y actividades complementarias que organiza en esta disciplina artística.

Diseño y desarrollo Tantatic